Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2025-09-12 Markina-Xemein Berezia [Bertsoa] / Josune Aramendi, Nerea Ibarzabal

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2025-09-12 Markina-Xemein Berezia
Gai-emailea
Ansola, Mikel
Bertsolaris / Autores
Aramendi, Josune
Ibarzabal, Nerea
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Ama beti egon da gure artean. Bere ahotsa izan zen lehen entzun genuena. Haren berotasuna lehen babesa. Urtezurte hezi gintuen, beldurrik gabe maitatuz, isilik, tinko. Denborak ordea, bere aztarnak utzi zituen. Eta ni urrunean bizi nintzela, pixkanaka ikusi nuen nola itzaltzen zen haren argia. Azken aldietan ondoan egon nintzen, baina egun batean agur esan behar izan nion eta bihotzean kolore biziak itzaltzen sentituta itzuli nintzen eguneroko huts batera. Gaur agurra bihurtu zait otoitz eta esker oneko hitz ixil. Ez baitut bizitzan, ama baino gehiago zor diodan inor. Zer geratzen da ama joan eta gero, egunerokoan? Zertan bihurtzen da esker ona berari ezin entzunarazita?

Descripción

Melodia
Agur Jesusen ama I
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2025-09-12 Markina-Xemein Berezia [Bertsoa] / Josune Aramendi, Nerea Ibarzabal

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Ibarzabal
Behin amaren bularra
horren emankorra
indar bat gainditzeko
bizitza gogorra
ta agurraren unea
iristean horra
nola itzul daiteke
horrelako zorra? (bis)

J. Aramendi
Ama bat da altzoa
ama da estalpe
parez pare zabalik
ditugun bi ate
amaigabeko mimo
eta borondate
ama bat hilezkorra
izan behar litzake. (bis)

N. Ibarzabal
Baina ezinezkoa
da dagoeneko
bizitza sortzen baita
noizbait amaitzeko
eta zilbor-hestea
hain estu lotzeko
hautsi egin behar da
berriz jaiotzeko. (bis)

J. Aramendi
Heriotza onartzen
hain zaila da berez
baina amagan hartzen
dugu luzaz babes
ta haren irakaspenak
iraultza ta amets
pertsonak hiltzen dira
emandakoa ez. (bis)

N. Ibarzabal
Gugan gelditzen dira
hitzak ta ametsak
besarkadak, musuak
ta gelako ertzak
amaz gogoratzea
uneotan behintzat
etxera itzultzea
hoixe da niretzat. (bis)

J. Aramendi
Nahiz ta parean izan
haren hilobia
beti aurrerantz doa
bizitzan noria
ta ondaretik dator
gure historia
ta esker ona bihurtu
leike memoria. (bis)