Bertsos - View details To know more about this section
2025-09-12 Markina-Xemein Berezia [Bertsoa] / Josune Aramendi, Nerea Ibarzabal
2025-09-12 Markina-Xemein Berezia [Bertsoa] / Josune Aramendi, Nerea Ibarzabal
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
N. Ibarzabal
Behin amaren bularra
horren emankorra
indar bat gainditzeko
bizitza gogorra
ta agurraren unea
iristean horra
nola itzul daiteke
horrelako zorra? (bis)
J. Aramendi
Ama bat da altzoa
ama da estalpe
parez pare zabalik
ditugun bi ate
amaigabeko mimo
eta borondate
ama bat hilezkorra
izan behar litzake. (bis)
N. Ibarzabal
Baina ezinezkoa
da dagoeneko
bizitza sortzen baita
noizbait amaitzeko
eta zilbor-hestea
hain estu lotzeko
hautsi egin behar da
berriz jaiotzeko. (bis)
J. Aramendi
Heriotza onartzen
hain zaila da berez
baina amagan hartzen
dugu luzaz babes
ta haren irakaspenak
iraultza ta amets
pertsonak hiltzen dira
emandakoa ez. (bis)
N. Ibarzabal
Gugan gelditzen dira
hitzak ta ametsak
besarkadak, musuak
ta gelako ertzak
amaz gogoratzea
uneotan behintzat
etxera itzultzea
hoixe da niretzat. (bis)
J. Aramendi
Nahiz ta parean izan
haren hilobia
beti aurrerantz doa
bizitzan noria
ta ondaretik dator
gure historia
ta esker ona bihurtu
leike memoria. (bis)
