Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2001-11-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Silveira
Bertsoa entzun |
2001-11-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Silveira
Nombre de la estrofa:
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gose artean, negar artean
ezin da bizi oparo,
eta ametsak jartzen dituzu
dauden baina haratago.
Abiatuta hementxe nago
zoritxarraren esklabo;
sentitzen naiz hain arraro;
askatasunean ez nago.
Nere ametsak ez al dirudi
amesgaiztoa gehiago?
Guk azal beltza baina hauek bihotza
ez al daukate beltzago? (bis)
Han utzi nuen ene sendia,
ene bihotzeko laguna;
neskalaguna zena lehenago
orain erdi alarguna.
Sufritze hauek gainera ez dute
behar duten oihartzuna;
jendearen erantzuna,
gaiztoa eta iluna.
Askatasuna, askatasuna
zen guk amesten genduna,
eta gaur ez dut kezka bat baizik:
hau al da askatasuna?
ta orain ez dut kezka bat baizik:
hau al da askatasuna? (bis)
Senegaletik iparralderantz
abiatua astiro,
eguzkia bai baina han behean
ez geneukalako giro.
Erran bezela bertzerik ez da
gose, malko eta tiro;
ni nintzen horren testigo,
ta izango naiz berriro.
Hegazkinean nahiz sartu naizen,
ez ninteke horra igo;
nahiz eta hara eraman orain,
itzuliko naiz seguro. (bis)