Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Actuación
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Xabier
Lazkano, Imanol
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Amuriza eta Lazkano biok Iagunak eta biok gazteak zarete, noski, egia da hori ere. Beltz ikusten duzue gaurko mundua, hain beltz ere irtenbide baten bila hasi eta hire lagun honek, Lazkanok, droga bideari heldu dio.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Imanol Lazkano

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amuriza
Zorionean jarri gaituzte
kolpe batez gazte biak
hala ere gure pozak ez dira
munduan haundiegiak
aizak laguna beltz eta triste
zeudek gaur hire begiak
bide txarretik sartu haiz baina
barkatu beharko diat
hortako haina arrazoi hemen
badagola bazekiat.
Lazkano
Bizi moduaz ezin gindezke
nahi dan erara jolastu
haurtxo bezela gozoa nintzan
ta gerora naiz garraztu
lan egin nahi ta inun Ianik ez
bizi modua dut estu
bide bat daukat mozkortu edo
bestelanik odolustu
nik ere jakin beharra daukat
nere penak nola ahaztu.
Amuriza
Mutil bat hola ikusi eta
ez al duzu hartzen mina
droga hori da Euskal Horria
hondatutzeko egina
honuntza dator ez dakit nondik
horko opio zikina
gazte laguna ez haiz errudun
ni nago hori jakina
honek ez luke drogarik jango
herri libre bat bagina.
Lazkano
Zoriona ta zer jana inola
nik ezin ditut korapil
mundu honetan bada neretzat
aterik hainbat maratil
besteak beste hizkuntza ere
azken arnasetan dabil
hau ikusita sentitzen duna
ezin egon leike trankil
beste biderik ez dut arkitzen
burua haldu edo hil.
Amuriza
Burua galdu edo hil dio
eta hori da kaosa
utzi zak droga hori ta jan zak
kalabaza naiz arroza
gazte batentzat Euskal Herrian
ez daukak antz aproposa
etorri adi burrukara ta
aberri minetan goza
burruka horrek emango baitik
droga horrez ez dun poza
Lazkano
Akatsa nundik etorria dan
hori badakigu sobra
ziur badakit dena degula
gure etsaiaren obra
salbamen hori izan diteke
betirako nere onra
al baldin bada agintzen dezun
askatasun hori logra
orduan pozik behin betirako
nik ere utziko det droga.