Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Actuación
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Xabier
Murua, Iñaki
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Amuriza, zure lantegiak zikinkeria asko botatzen duela eta Murua inspektoreak lantegia ixteko agindua eman dizu.

Descripción

Melodia
Aita izena kanta beharrak
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Iñaki Murua

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Murua
Zu zaitugu gaur zeure hitzetan
herri hontako gudari,
baina ez diozu egoki heldu
egin behar zan lanari,
ez ezazula gauz hori egin
esaten ari ta ari,
nei ez didazu kaso egin da
itxi behar fabrika hori,
dirurik ez du ematen baina
zerrikeria ugari. (bis)
Amuriza
Ez da nahikoa korbatarekin
lantegian ibiltzea,
mailuarekin heldu al zara
niri sartzea iltzea,
ez da komeni krisis honetan
gure oihua isiltzea,
zuk zer nahiago duzun esazu
heldu bait zaigu trantzea,
zikinarekin jatea ala
garbian gosez hiltzea. (bis)
Murua
Nagusi honen jokabidea
degu benetan lizuna,
ispektoreak hori dala ta
ezarri behar izuna,
zeure burua goragi jaso
hau da gustatzen zaizuna,
urte osoan lapurreta bat
da egiten diguzuna,
langileari soldata eta
euskaldunoi osasuna. (bis)
Amuriza
Begira nor ta nola datorren
gaur osasunaren eske,
aizu laguna nire fabrika
ixterik ez zazu uste,
zaharrak kalera ari dirade,
lan gabe hainbeste gazte,
eskuak garbi dituzten batzuk
hemen hondatzen gaituzte,
beraz etorri zaren bidetik
berriro joan zintezke. (bis)
Murua
Zeurea egin, zeureai jarrai,
hau egiten dezu beti,
nagusi jauna gau eta egun
irabazien bideti,
errekak zikin, arraiak hilak
zikinkeri hoiengati,
bainan halare damu izpirik
ez dago zure aldeti,
zeure burua maite dezu zuk
gauza guztien gaineti. (bis)
Amuriza
Gauza guztien gainetik daude
neure aita eta ama,
seme alabentzat lantegi honek
bere ogia darama,
harrigarria zikin aitzakiz
zigortzera heldu dana,
karpeta hoiek utzi Madrilen
eta eman guri lana
eta orduan garbituko da
Euskadiko panorama. (bis)