Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2003-11-30 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Iker Zubeldia
2003-11-30 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Iker Zubeldia
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Zubeldia:
Semeak badakarre
gidatzeko grina
baina amarena da
kezkarik haundina
zu nolatan ez zaren
hain gidari fina
jotzen ditu postea
ta petril eskina
ez al da aterako
aitaren berdina? (bis)
Mantxi:
Ni gaixki jarri nauzu
erdi delituan
hainbeste txokerekin
beti medikuan
ea karneta atera
ahal dun segituan
ta zu paseara eraman
kotxe polit askuan
ea akatzen zeran
lehen istripuan. (bis)
I. Zubeldia:
Ez nago oso harro
nere semeakin
auto-eskola dijoa
bi libururekin
ikasteko egin du
hamaika ahalegin
baina kotxea zuzen
manejatu ezin
akatuko nau baina
disguston batekin. (bis)
Mantxi:
Laga zazu semea
bere kalenturan
ni zurekin hasia
nintzan abenturan
zure disgustoekin
jarria naiz mugan
ezagutzen zaitut ta
badet nahiko duda han:
katuak baino bizi
gehio al dituan. (bis)
I. Zubeldia:
Auto-eskolan hasteko
garaia're bado
baina ematen dizkit
hainbeste apuro
istripu txarren berri
jakin det orduro
ta lehen ibili ohi zan
seguro-seguro
bono-busaren bila
nijoa aguro! (bis)
Mantxi:
Zu larrituta zaude
nola ez dakian
zerbait esan nahi dizut
kontra atakian
hark aterako dula
lanaren nekian
gogorau larogeita
laugarren urtian
bera egin gendula
seisientos batian. (bis)