Bertsos - View details   To know more about this section

2003-11-30 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Iker Zubeldia

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Performance
2003-11-30 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Zubeldia, Iker
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Senar-emazteak zarete. Zuen semeak laster beteko ditu 18 urte. Gidabaimena ateratzeko ikasketak egiten ari da ilusio handiz. Iker, ama, kezkaturik zaude. Mantxi, aita, pozik dago. Iker hasita, hiruna bertso hamarreko txikian.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2003-11-30 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Iker Zubeldia

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia:
Semeak badakarre
gidatzeko grina
baina amarena da
kezkarik haundina
zu nolatan ez zaren
hain gidari fina
jotzen ditu postea
ta petril eskina
ez al da aterako
aitaren berdina? (bis)

Mantxi:
Ni gaixki jarri nauzu
erdi delituan
hainbeste txokerekin
beti medikuan
ea karneta atera
ahal dun segituan
ta zu paseara eraman
kotxe polit askuan
ea akatzen zeran
lehen istripuan. (bis)

I. Zubeldia:
Ez nago oso harro
nere semeakin
auto-eskola dijoa
bi libururekin
ikasteko egin du
hamaika ahalegin
baina kotxea zuzen
manejatu ezin
akatuko nau baina
disguston batekin. (bis)

Mantxi:
Laga zazu semea
bere kalenturan
ni zurekin hasia
nintzan abenturan
zure disgustoekin
jarria naiz mugan
ezagutzen zaitut ta
badet nahiko duda han:
katuak baino bizi
gehio al dituan. (bis)

I. Zubeldia:
Auto-eskolan hasteko
garaia're bado
baina ematen dizkit
hainbeste apuro
istripu txarren berri
jakin det orduro
ta lehen ibili ohi zan
seguro-seguro
bono-busaren bila
nijoa aguro! (bis)

Mantxi:
Zu larrituta zaude
nola ez dakian
zerbait esan nahi dizut
kontra atakian
hark aterako dula
lanaren nekian
gogorau larogeita
laugarren urtian
bera egin gendula
seisientos batian. (bis)