Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2007-09-22 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Arrillaga, Beñat Lizaso

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Actuación
2007-09-22 Legazpi Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Autores
Arrillaga, Mikel
Lizaso, Beñat
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu, Mikel, atzerritarra zara, eta oporretara etorri zinen Euskal Herrira. Beñatekin maitemindu, eta hilabete igaro duzue elkarrekin. Bihar amaitzen zaizkizu oporrak.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2007-09-22 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Arrillaga, Beñat Lizaso

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Arrillaga: Iritsi zaigu opor
hauen bukaera;
etorri, maitemindu
ein nintzen gainera
baina orain morala
joan zait gainbehera;
Beñat egin nahi dizut
gaur zuzen galdera:
zer egingo behar dugu
bihartik aurrera?

B. Lizaso: Elkar ezagutuak
hondartza ertzean
zenbat maitetasun hitz
zutaz pentsatzean...
Bihar abitu eta
laister da etxean;
nik pena sentitzen det
hortaz ohartzean
baina gordeko zaitut
nere bihotzean.

M. Arrillaga: Orain joan behar det
oso urrutira
Noruega alderaino
jarri naiz begira;
nere aberriak nahiz ta
baduen diztira
joatea derrigorra
ere ez da tira;
bizitzera joan al
neike Azpeitira?

B. Lizaso: Mintzatu ondoren hain
modu erosoan
hurbiltzen ari zera
pausoan-pausoan;
zure hitzekin eta
maitasun goxoan
aukera hoberik ez dut
bizitza osoan
leku egingo dizut
nere ohetxoan.

M. Arrillaga: Baietz esan didazu
entzun dizut adi
ta horregatik jarri
naiz pozez kantari;
batera heldu beharko
orain bizitzari
egin beharko ditugu
guk planak ugari
ilusioz begiratuz
etorkizunari.

B. Lizaso: Biok eraiki behar
degu etorkizuna
elkarri luzatuaz
gure maitasuna;
nahiz ta jendeak beitu
ez jarri iluna
nere ondoan segi
ezazu laguna
eta jendeak esan
dezala nahi duna.