Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1992-03-22 Luzaide Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Argiñarena, Txomin Ezponda

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (21. 1992)
Actuación
1992-03-22 Luzaide Txapelketa
Gai-emailea
Soule, Beñat
Bertsolaris / Autores
Argiñarena, Joxe Miel
Ezponda, Txomin
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu Argiñarena, banda batetako zuzendaria zara. Zuk Ezponda, tronpeta jotzen duzu banda horretan eta gainera, zuzendaria bizi den etxe berean bizi zara. Ohitura berezi bat baduzu: egunero goizeko seietan hasten zera tronpeta jotzen.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1992-03-22 Luzaide Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Argiñarena, Txomin Ezponda

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Argiñarena:
Hitzegin behar diagu
gaur garbi Ezponda
haserretzea baino
pake hontan on da
goizeko seietako
dabil dinbi danba
entrenatzeko ordutan
lotan egoten da.

Tx Ezponda:
Nere gidari on hau
gaur ere hasi da
eta eman behar dut
berari segida
ni tronpeta jotzea
zer gauza polita
iratzartzeko hobe da
ezinta tirrinta.

J.M Argiñarena:
Aspaldiko urteetan
gera gu biok lagun
zenbat entrenamentu
eginak ditugun
eguna argitzeko
nahiz eta hau jardun
artista ona degunik
ez du halare ezagun.

Tx. Ezponda:
Tronpeta soinu hori
al zaizu itsusi
gaur ere sei ordutan
jotzen nauzu hasi
nere musikak ttuen
doinuak doazi
gero jotzeko ta nik
nunbait behar ikasi.

J.M. Argiñarena:
Behar ez danean bizkor
bestetan nagiak
artista hauek ditugu
hor errezegiak
kejak ekartzen dizkit
etxeko jendiak
bandatik bota behar ditut
tronpeta ta biak.

Tx. Ezponda:
Ni eta tronpet horrek
balio diruak
maiz musikari artistak
dirade txoruak
zuk jasan behar ttuzu
nere inguruak
askoz txarrago dira
gaur zure orruak.