Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1992-03-22 Luzaide Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Argiñarena, Txomin Ezponda
1992-03-22 Luzaide Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Argiñarena, Txomin Ezponda
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J.M. Argiñarena:
Hitzegin behar diagu
gaur garbi Ezponda
haserretzea baino
pake hontan on da
goizeko seietako
dabil dinbi danba
entrenatzeko ordutan
lotan egoten da.
Tx Ezponda:
Nere gidari on hau
gaur ere hasi da
eta eman behar dut
berari segida
ni tronpeta jotzea
zer gauza polita
iratzartzeko hobe da
ezinta tirrinta.
J.M Argiñarena:
Aspaldiko urteetan
gera gu biok lagun
zenbat entrenamentu
eginak ditugun
eguna argitzeko
nahiz eta hau jardun
artista ona degunik
ez du halare ezagun.
Tx. Ezponda:
Tronpeta soinu hori
al zaizu itsusi
gaur ere sei ordutan
jotzen nauzu hasi
nere musikak ttuen
doinuak doazi
gero jotzeko ta nik
nunbait behar ikasi.
J.M. Argiñarena:
Behar ez danean bizkor
bestetan nagiak
artista hauek ditugu
hor errezegiak
kejak ekartzen dizkit
etxeko jendiak
bandatik bota behar ditut
tronpeta ta biak.
Tx. Ezponda:
Ni eta tronpet horrek
balio diruak
maiz musikari artistak
dirade txoruak
zuk jasan behar ttuzu
nere inguruak
askoz txarrago dira
gaur zure orruak.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra