Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1988-05-28 Lizartza Plaza librea [Bertsoa] / Xabier Amuriza

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1988-05-28 Lizartza Plaza librea
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Xabier
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Biharko egunean Ibilaldia 88 ospatzen da.

Descripción

Melodia
Aita izena kanta beharrak
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1988-05-28 Lizartza Plaza librea [Bertsoa] / Xabier Amuriza

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ibilaldia izen haundia
hala jarria da bera,
Euskaldunentzat elkar biltzeko
bere biziko aukera,
urterik urte hortxe gabiltza
batetik eta bestera,
ibiltzen gabitz baina hauxe da
etortzen zaidan galdera:
Noiz demonio bukatuko da
Euskararen ibilera? (BIS)

Kanpainak handik, kanpainak hortik,
beti horretantxe gaude,
Gasteiz aldera juaten bazaraz
handik zer dagon ez galde,
len ez baziren Euskararentzat
programa on baten jabe,
sozialistak orain hizkuntzan
hor daukazue Recalde,
hortik atera zenbat egingo
duten Euskararen alde... (BIS)

Dirurik gabe erdi itota
hori nunnaiko negarra,
ertzain kuartelak jasotzeko hemen
dirua da barra-barra,
eskola eta beste hortako
ibilaldien indarra,
batetik poza, bestetik pena,
hau da sortzen zaidan garra,
Euskararentzat oraindik ere
limosna bildu beharra. (BIS)