Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1991-05-25 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Bertsoa entzun |
1991-05-25 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bertsoarentzat txapeIketa bat
izan diteke gauz ona,
baina ez dago derriorrean
behartutzerik gizona,
bestela ere nork dute, Joxe
zahar hauk duten aina sona,
txapela txapel da ziur baina
burua da prezisona.
Bertsoa berez gogorra bada,
txapeIketa gogorrago,
anai artean ibili behar
Enbido eta Ordago,
neroni ere ibilia naiz
baina oraingoz akabo,
ez joatea erabaki det
bidali baino lehenago.
Aspalditxoan, indartua da
txapelketako joera,
baina hortako jakin behar da
nola dagoen norbera,
nere ustetan behar Iuke horrek
adinaren arabera,
hemezortzi urtetik gora eta
berroitamarretik behera.