Bertsos - View details   To know more about this section

1991-05-25 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-05-25 Oñati Jaialdia
Conductor
Segurola, Imanol
Bertsolaris / Authors
Lazkano, Imanol
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Udazkenean hasiko da Gipuzkoako Bertsolari TxapeIketa eta hemen daudenetatik, lau azpeitiarretatik, bakarrik Sebastian ateratzen da txapeIketara. Zergatik?

Description

Melody
Hasiko al naiz hasiko al naiz
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-05-25 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bertsoarentzat txapeIketa bat
izan diteke gauz ona,
baina ez dago derriorrean
behartutzerik gizona,
bestela ere nork dute, Joxe
zahar hauk duten aina sona,
txapela txapel da ziur baina
burua da prezisona.

Bertsoa berez gogorra bada,
txapeIketa gogorrago,
anai artean ibili behar
Enbido eta Ordago,
neroni ere ibilia naiz
baina oraingoz akabo,
ez joatea erabaki det
bidali baino lehenago.

Aspalditxoan, indartua da
txapelketako joera,
baina hortako jakin behar da
nola dagoen norbera,
nere ustetan behar Iuke horrek
adinaren arabera,
hemezortzi urtetik gora eta
berroitamarretik behera.