Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1994-06-18 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / German Meabebasterretxea
Bertsoa entzun |
1994-06-18 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / German Meabebasterretxea
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Naparro aldean dantzatu nitun
hainbat musika ta jota,
"etorri adi" Madrildik gero
handik jaso nuen nota,
kapitalean ere halare
ein nun kriston tranpa sorta,
eta garbi nik aitortuko det
bate ez zaizute inporta,
pikoletoen kontura nola
nagon graduan igota.
Halako baten igarri zuten
nere buruan kaltera,
baina nik hanka egin nien ta
Extremadura aldera,
handik Portugal, gero Angola
lagun bat deten etxera,
baina ni kamuflatu egin naiz
ta gaur San Migel aldera,
nola alderik bate ez dagon
golfo batetik bestera.
Beraz gaurkuan nik ekarri det
disfraza ondo itsatsita,
bertsolarien moduan jantzi
ta gain hontara bisita,
entzule pila batekin nola
nedukan hemen nik zita,
baina norbaitzu hasarretuta
hasi baino lehen harrika,
antzeman baino lehenago orain
banijua ni korrika.