Bertsos - View details   To know more about this section

1994-06-18 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / German Meabebasterretxea

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1994-06-18 Elgoibar Jaialdia
Conductor
Irusta, Agustin
Bertsolaris / Authors
Meabebasterretxea, German
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Azkenengo pare bat hilabetetan denon ahotan dabilen gauza da: Non da Luis Roldan? Ba, hemen dugu gure artean. Non kristo sartu haiz?

Description

Melody
Santa Barbara zure bizitza A
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1994-06-18 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / German Meabebasterretxea

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Naparro aldean dantzatu nitun
hainbat musika ta jota,
"etorri adi" Madrildik gero
handik jaso nuen nota,
kapitalean ere halare
ein nun kriston tranpa sorta,
eta garbi nik aitortuko det
bate ez zaizute inporta,
pikoletoen kontura nola
nagon graduan igota.

Halako baten igarri zuten
nere buruan kaltera,
baina nik hanka egin nien ta
Extremadura aldera,
handik Portugal, gero Angola
lagun bat deten etxera,
baina ni kamuflatu egin naiz
ta gaur San Migel aldera,
nola alderik bate ez dagon
golfo batetik bestera.

Beraz gaurkuan nik ekarri det
disfraza ondo itsatsita,
bertsolarien moduan jantzi
ta gain hontara bisita,
entzule pila batekin nola
nedukan hemen nik zita,
baina norbaitzu hasarretuta
hasi baino lehen harrika,
antzeman baino lehenago orain
banijua ni korrika.