Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarasua
1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarasua
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Peñagarikano:
Herririk herri, plazarik plaza,
ene zenbat sufrimendu!
Hilabetean, bertsoa, behintzat,
nik burutik nahi det kendu.
Ezagutu nau eta artzaiak:
"benga, hasi!" esaten du.
Hobe zenduen gazta zaharra ta
ardoa eskeini bazendu! (bis)
A.Sarasua:
Gaztarik ez dut eskeini eta
honek hainbeste nahigabe;
beti jarraitu behar ote da
kaletar hauen mirabe?
Entzun dudanez, orain zarete
zuek dirutzaren jabe,
nik ardiekin kantatu ohi dut
batere kobratu gabe. (bis)
Peñagarikano:
Oporraldia behar dutenak
oraindik bagera batzuk,
eta atsedena hartzeko gogoa
nik honera gaur dakarzut.
Dohain kantatzen dezula hemen,
hala bota didazu zuk;
bota ezazu zeuk lehenengoa,
laister erantzungo dizut. (bis)
A. Sarasua:
Poto bat egin arren bertso bat
botako dut berehala,
ezjakina naiz baina ez pentsa
ni naizenikan makala.
Lanik sekula ez du egin da
hau ez da gauza normala:
orain oporrak hartu nahi ditu
aberats denek bezala. (bis)
Peñagarikano:
Urtean zehar ehundaka saio,
gainera borondatean;
esaten dute bertsotan hainbat
nola ibil litekean.
Telefonorik ez dan tokian
nahi nuke hilabetean.
Txorakeriak utz itzazu ta
utzi nazazu pakean. (bis)
A. Sarasua:
Bertsoak botaz oso famoso
ibili da munduz-mundu;
orain bakarrik egon nahi luke,
mundu hortatik urrundu.
Zakar hasi dut agurra, baina
zerbait nahi nuke txukundu:
Gazta puskarik gura baduzu,
ardiak jeisten lagundu. (bis)