Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Aritz Lopategi
Bertsoa entzun |
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Aritz Lopategi
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Lizaso:
Nere lana izaten da
denetik saltzea,
ta gaur bisitatu dut
zaharren etxea;
nahi nuke nik zaharrak
sasoira biltzea,
eta ez da prezixo
zuk erabiltzea. (bis)
A. Lopategi:
Produktuak saltzea
duzu zeure kargu,
igo gora zenduke
gora graduz-gradu ;
afrodisiakoez
zatozkit ondradu,
guk errezatzeakin
nahikoa daukagu. (bis)
S. Lizaso:
Une baten hortikan
har zazu deskansu;
produkto hauek dira
jauna bezain ahaltsu;
aukera daukazu ta
probatu itzazu;
hortan seguru nago,
gustatuko zaizu. (bis)
A. Lopategi:
Saldu nahi zenidake
produktu itzela,
plazer haundia lortzen
omen da horrela,
baina ez dugu behar
diozun bezela;
ez al dakizu beti
glorian gaudela? (bis)
S. Lizaso:
Jaunak lagundu behar
hori sinisteko,
ez dezu motiborik
ateak ixteko;
hemen aitonak daude
umore tristeko,
hauek balio dute
"kandelak pizteko". (bis)
A. Lopategi:
Kontu hoietan beraz,
zu zaitugu maisu,
ta kandeletaz ere
jo duzu abisu,
saldu gabe ez zazu
alde egin aizu;
monagiloak, igual,
erosiko dizu. (bis)
S. Lizaso:
Hari ez dio egingo
hainbeste mesede,
zaharrak jartzen ditu
sasoian dotore;
zu're jarri zindezke
lore baten pare,
ta probatzeko eman
kapilauai ere. (bis)
A. Lopategi:
Ikusi al duzue
honen jenioa?
Inola ere ez da
tipo serioa,
ta oraintxe eman behar
diot adioa,
errezatu behar baidut
errosarioa. (bis)