Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2005-12-04 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Actuación
2005-12-04 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Autores
Goikoetxea, Arkaitz
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Gaur ere itsas ertzean zaude. Esku batean harri mordoa duzu eta banaka-banaka botatzen ari zara itsasora.

Descripción

Melodia
Haizea dator ifarraldetik
Nombre de la estrofa
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2005-12-04 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea

Nombre de la estrofa:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Patera baten aita ta amak
noizbait egin zuten alde
pentsatzen genun ez zela izango
alferreko ta debalde
ta infernura iritsi dira
zerutik pasatu gabe;
itsaso maite zu egin zera
beraien gorputzen jabe
argi botatzen hementxe nabil
ez zaidazu egin galde
zure barrura iritsi diren
senide guzien alde.

Hainbat olatu ikusten ditut
hemen gora eta behera
egia esan erdi ilunpean
ni ez nago alegera.
Itsaso maite mintzo natzaizu
ta hitzak daude sobera
geronek ere joan nahi dugu
ahal bada leku hobera
zure barrena joan beharra
dugu biziko bagera
eman zaidazu aita ta amari
ukatutako aukera.

Beste biderik ez zait geratzen
egin beharra dut froga
hemen betiko geratuz gero
ez naiz helduko inora;
patera hartu eta banoa
poliki eta gustora.
Zure laguna naiz itsasoa
eta ez zaite aztora
baldin ez banaiz inoiz iristen
hara gora, hara gora
arren eraman aita ta ama
bizi dituzun hondora.