Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2005-10-15 Idiazabal Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Asier Otamendi
Bertsoa entzun |
2005-10-15 Idiazabal Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Asier Otamendi
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Otamendi:
Neskari piropoka
zure ahalegina
aizu tia buena
ez al da gordina?
Hori ondo legoke
laguntxo jakina
baldin jubilatuak
izan ez bagina. (bis)
E. Lekue:
Berdin zait neska zaharra
edo den galanta
artez jarri ta benga
erakutsi planta!
Igual bertso txiki bat
belarrira kanta
ehunetik bakarren bat
beti jausten da-ta. (bis)
A. Otamendi:
Beraz bertso kontua
daukazu buruan
baina neska gazterik
ez da inguruan;
bakarrikan ibili
ginan gu lehenguan
kopla bat bota eta
poto egin zenduan. (bis)
E. Lekue:
Bertsotan aritzen naiz
baneki bezela
beste truko bat bila
behar dut bestela.
Jakin potoarena
truko ona dela
euren irribarrea
lortzen dut horrela. (bis)
A. Otamendi:
Zuk ezin izkutatu
zure ahalegina
neskatxa ikusita
laster maitemina
burutik nahastuta
zabiltza jakina:
irribarre ta parra
ez da gauz berdina. (bis)
E. Lekue:
Euren atentzioa
hola lortzen dut nik
gero zer einak daude
ez da zer esanik;
polit hori hemendik
polit hori handik
Asier begiratu ta
ikasi ningandik. (bis)
A. Otamendi:
Ez dut ezer ikasi
garbi diot hara
barka ezazu baina
zu Tom Cruise ez zara;
nesketako garaia
pasa zaigu jada
guk joan beharko dugu
argi gorritara. (bis)
E. Lekue:
Orain arte ere joango
zinen zu tarteka
nik gero izango dut
hortarako beta
baina eten behar dut
gure berriketa
bitartean lau aukera
galdu ditut eta. (bis)