Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2005-10-22 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Fredi Paia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Actuación
2005-10-22 Uztaritze Txapelketa
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Onintza
Paia, Fredi
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek biok gaur ezkondu zarete. Ezkontza gauaren erdian, Fredi lanera joateko prestatzen hasi da, okina baita.

Descripción

Melodia
Kantatzera nijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2005-10-22 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Fredi Paia

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Enbeita:
Hain arin nora zoaz
orain gauean zu?
Hemen ere lan batzuk
badituzu aizu!
Ogirako astirik
igual ez daukazu
baina masa eginda
utzi dezakezu. (bis)

F. Paia:
Lanerako ni ez naiz
batere nagia
etxera ekartzen dut
nola ez ogia;
nahiz ta goizegi dugun
igual gau erdia
gero ekarriko dizut
maite gosaria. (bis)

O. Enbeita:
Horrekin ezin utzi
gogoa kenduta
ezin zaitezke joan
gaur ni baztertuta.
Goizean omen zatoz
gosaria hartuta
tartean ze egingo dut
labea piztuta? (bis)

F. Paia:
Nahiz honetaz ez gendun
hitz egin sekula
nire barratxo hori
orain dago ahula.
Okina naiz maitea
arazo mardula
badakit lehenago
esan behar nizula. (bis)

O. Enbeita:
Ogia ikusten dut
gaur nik hain urruna
gezurra esan didazu
gauza ezaguna
ba utzi ogi gabe
etsai zein laguna
zure bizitzan ni naiz
orain lehentasuna. (bis)

F. Paia:
Hau da giro ederra
hau da marabila!
Lehenengo egunean
kriston iskanbila
independientea da
aurreko mutila
arin hasi zara zu
dibortzio bila. (bis)

O. Enbeita:
Dibortzio eskean
ni ez naiz hasiko
baina nire gogoa
beteko dut tinko
bada inguruetan
hainbeste mutiko
zuk gosaria ekarri
ta horrekin kito. (bis)


F. Paia:
Elkarrizketak dakar
haserraldi usai
orain artean zinen
maitasunaren gai
goizean etortzeko
izango nauzu gai
baina ez dut labean
beste ogirik nahi. (bis)