Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2005-10-23 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Actuación
2005-10-23 Arrasate Txapelketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Autores
Arozena, Estitxu
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Errezeloak zenituela eta, etxean kamera ezkutu bat jarri zenuen. Orain grabatutakoa ikusten ari zara.

Descripción

Nombre de la estrofa
Neurri berezikoak

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2005-10-23 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena

Nombre de la estrofa:  Neurri berezikoak 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gizarte hontan badaukagunez
denok milaka endredo
haurdun gelditu ta erabaki bat
guk hartu genuen bero;
haur zaintzailea izandu dugu
gure etxean bezero
ubeldura bat ikusi nuen
ta atzamarka bat gero;
zaintzaile hori ezagututa
ez nuen asko espero
ume gaixoa jotzen duela
egunero-egunero.

Karrera egin lanean hasi
hori dugu gure patu
amatasunan baja segidan
egin zitzaidan bukatu
ta nagusiak erraten zidan
kontratua da kontratu!
Orain bihotza hautsia daukat
ezin naiz etxera sartu;
komisaldegi batera joan
ta denuntzia paratu
emakume horri nik ezin diot
aurpegira begiratu.

Era honetan hasi daiteke
ume ttiki baten drama
eta geratu ahal zitzaienez
bizi guztirako zama
aldatu egin beharko dugu
gure bizimodu plana
ea goxatzen dugun umea
gure neskato laztana!
Gaur gauez bertan zuzenduko naiz
nere senarrarengana
bitatik batek utzi beharko
du gaur bertan bere lana.