Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2010-12-11 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2010-12-11 Zumarraga Jaialdia
Gai-emailea
Ojanguren, Gorka
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Egaña, Andoni
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto
Astebete da ia Xabier Lete joan zitzaigula. Berak idatzitako zenbait abestiren hasiera emango dizuegu gai gisa, bertso bana kantatzeko.
Lehenengoa Maialenentzat: "Amaren bularra, haurraren janari / haurraren negarra beti hunkigarri".
Bigarrena Unairentzat: Langile baten semea naiz / aita bezala langile".
Amets, zuretzat: "Ni naiz erreka zikinen iturri garbiak aurkitu nahi dituen poeta tristea".
Eta Andoni, zuretzat: "Aurrean papera ta / atzean papera / periodikoa leituz / ilustratzen gera".

Descripción

Melodia
Haizea dator ifarraldetik
Haurtxo txikia negarrez dago I
Hil da Canovas fuera Canovas I
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Personas
Lete, Xabier

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2010-12-11 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lehenengoa Maialenentzat: “Amaren bularra, haurraren janari/ haurraren negarra beti hunkigarri”.

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Haurtxo txikia negarrez dago I

M. Lujanbio:

Aman bularra ta haurtxo txikia
hari ikasi diogu
ze kantu eta ze transmisio
eta ze irudi modu!
Isilik dagonan balioaz
hezitu gintun gero gu
ze isilik dagonaren hitzak
gero gehio balio du.



Bigarrena, Unairentzat: “Langile baten semea naiz/ aita bezala langile”.

Neurria: Hamabiko handia
Doinua: Haizea dator ifarraldetik

U. Iturriaga

Lehenago esan ditudanekin
redundantzian beharbada
langile baten semea naiz ni
ta neu langile naiz jada.
Gainera ez dut besterik gura
konforme nago ta hara!
Amorratzen nau begiratzeak
sarri telebistetara
nola badauden hiru-lau pijo
igota goiko mailara
soilik pozten nau noizbait joateak
beraien hiletetara.




Amets, zuretzat: “Ni naiz erreka zikinen iturri garbiak aurkitu nahi dituen poeta tristea”.

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Haurtxo txikia negarrez dago I

A. Arzallus:

Poeta tristea nola zoan
eguneroko gudura
iturri garbi bat hartu eta
begiratuz sorburura
iturri garbi erreka zikin
nunbait bada kutsadura
poetak aurkitu ote zuen
nork zikintzen zuen ura?




Eta Andoni, zuretzat: “Aurrean papera ta / atzean papera / periodikoa leituz / ilustratzen gera”.

Neurria: Hamarreko handia
Doinua: Hil da Canovas fuera Canovas

A. Egaña:

Hirurogeita hamargarrengo
hamarkadako moldea
Diario Vasco, La Voz de España
zer-nolako uholdea!
Egin ta Deia iritsi ziren
esperantza bat gordea
Egunkaria heldu zen gero
Berriaren kolorea
komunak berdin-berdinak dira
ta prentsa askoz hobea.