Búsqueda general
Nueva búsqueda ileordea": Persona: Zubeldia, IkerConcretar búsqueda
Resultados: 714
2023-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Mendizabal, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda besteak bati Tema propuesto: Etxebizitza alokatzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Galtzak bete lan jartzen dizkiete askotan etxea alokatu nahi duten horiei etxejabeek. Curriculuma, irabaziak eta gauza asko eskatzen dituzte etxejabeek etxea alokairuan uzterakoan. Ikerrek Zegamako etxea alokairuan jarri du, eta beste bostok adierazi duzue alokatzeko interesa. Bakoitzak arrazoitu dezala Ikerrek zergatik hautatu behar duen norbera. Eta Ikerrek ea bakoitzak konbentzitu duen ala ez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-25 Lazkao Berezia [Bertsoa] / Iban Urdangarin, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Lazkao Txikik ongietorria eman digu gaur, eta zuek orain duzue berarekin hitz egiteko unea. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-03-27 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Tapia, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Iker hasi berria den erizaina. Bere lehen lan egunean zer tokatuko eta Ataunen baheketa masiboa egitea. Etorri da Atauna bere astronauta jantzi eta guzti, baina beldurtuta dago. Baheketan tokatu zaion lehen herritarra, Mikel. Iker hasi da lanean makil luze horrekin, hemen eta han, zulo batean eta bestean, baina ez dio tankerarik hartzen eta Mikel gizarajoa ia dena bota beharrean dago. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-03-27 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bi lagun, gaur ere sagardotegitik datozenak; dena esan behar bada asko xamar edanda. San Martingo plazara iristean argi urdinak, triangulo batzuk… eta “Alto!” Ertzaintzaren alkoholemia kontrola tokatu zaie. “Nondik zatozte? A ze itxura duzuen! Zer da usain hori?” hasi zaie ertzaina. Aterabide bakarra dute: ertzaina konbentzitzea. Baina bakarka hitz egiten nahiko konplikazio dute eta elkarri lagundu beharko diote, batak besteari bertsorako oinak emanez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-10-22 Errezil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Iker, Errezilgo agure bat haiz. Zortzi, hamar, hamabi, anai-arrebako sendiak hituen zuen garaian. Hori bakantzen joan zen. Azken urte luzeetako joera demografikoa izan da landa eremutik hirira joatekoa, baina orain pandemiak hori aldatu duela ematen dik. Jendea behetik gora datorrela. Hi askotan egon haiz gai honengatik etsiak jota. Baina, gaur eskolako atarira inguratu haiz eta jolasean ume mordoa dabilela ikusi duk. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-10-22 Errezil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Udazkena uzta sasoia da, eta zuek basoan zaudeten bi katagorri zarete, bi urtxintxa. Ikerrek fruta hartu ahala jan egiten du, eta Maialenek negurako jasotzen du. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-17 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto:
San Balentin izan da aste honetan, eta Xebastianek jaso ditu arrosak, ohar polit batekin, baina ez zaio asko gustatu. Bonboiak ere jaso ditu, eta haiek ere ez zaizkio gustatu, ez ditu probatu ere egin. Ez zegoen Xebaxtian oso harbera San Balentin egunean. Baina hiru bertso ere jaso ditu, zuen hiru bertso. Ea nola jasotzen ote dituzun.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-26 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Tema propuesto: Parkean paseoan lasai-lasai zabiltzala pertsona bat ikusi duzu lurrean etzanda. Bere mugikorra jo eta jo ari da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Xabi Euskal Herrian dabil. Etorri zen Ingalaterratik eta hilabete badarama Euskal Herrian; eta txundituta dago Euskal Herriaz, euskaldunak ikusita, euskaldunak ezagututa. Eta udazkenean, Birmingham-era itzultzen denean, hango unibertsitatera euskaldun-euskaldun bat eraman nahi du, frogak egiteko. Nor topatuko-eta Iker iruditu zaio euskaldun-euskaldun prototipoa, Birmingham-era eramateko. Ez dakit konbentzituko duen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Euskaldun zaharra zara Iker, eta bosgarren aldiz aurkeztu zara EGA lortzeko azterketara. Aurreko lau aldietan egokitu zaizun aztertzaile bera duzu aurrean: Sustrai. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-18 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Munduate, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Kamioi gidariak zarete, eta bost hilabete daramatzazue lanik gabe. Astero bezala, kamioia garbitzen egin duzue topo. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-18 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Silveira, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Xabier arrantzale zaharra eta Iker berria zarete. Ikerrek oraintxe harrapatu du bere lehen arraina kanaberarekin, baina ez da uretatik ateratzeko gauza. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-04-03 Online Jaialdia (Etxetik-etxera) [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Iker, zure etxepean bizi da Joanes, herriko mutil orkestra. Lehen egunean instrumentu batekin atera zen eta oso polita izan zen; bigarrenean beste batekin eta ondo; egunero balkoian dago, eta dagoeneko nekatzen hasita zaude. Gaur bateriarekin atera da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-02-09 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Martin, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Urte berean jaiotakoak zarate. Gogoratzen duzue noiz abestu zenuten lehen aldiz oholtza berean? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-04 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Sebastian nagusia da eta bere langilea Iker. Herriko kirol apustu etxe batean egin dute topo. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-04 Larraul Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok guraso berriak zarete, eta familia inguru lasai batean hazteko etorri zineten Larraula. Plaza bueltan bizi zarete. Bederatzi hilabeteko ume ederra daukazue. Kontua da orain dela lau bat hilabete Larraulgo elizako ordularia konpondu duela Udalak eta berriz ere kanpaiak jotzen hasi dela, ordubetero eta ordu erdiro bi aldiz, goizeko 8etatik 10ak arte. Nerea txoratzen dago, kanpai hotsak bakea transmititzen dio, juxtu berak asko estimatzen duen herri txiki bateko giroa sortzen dio. Iker, amorra-amorra eginda, bihar udaletxera joatekotan da kexa jartzera. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-16 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Saioa ezin genuen bukatu frontoia aipatu gabe. Irazu etorri da bere semearekin frontoira, eta hor ari da jolasten. Iker geroxeago etorri da, eta hor dago zain eta zain. Bi ordu daramatzazu Irazuri eta haren semeari begira. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-19 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ikerrek ere lehengoa goresten duten mentalitate horietakoa du. Baserritarra da, eta berezko sasoi eder hori badu, eta pentsatu du bere indar hori arraunean probatzea. Entrenamendua baino ordu laurden lehenago, lege zaharrean, kriston xerra bokadiloa jaten ari da, hantxe, lokalean bertan, aldageletan. Oraingo fisioterapeuta modernoa, Peña, begiak zabal-zabalik, ezin sinetsita, begira dauka: "Hik zer uste duk dela arrauna, indarra bakarrik?". Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-27 Arano Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek ezagutuko duzue noski Karabeleko arbola, panpano beltz hori; Goizueta eta Aranokoak han denbora luzea egindakoak zarete, auzokoa noiz pasatuko edo autoan zeinek eramango. Iker, gaur saio honetara etortzeko, trena hartu, Karabelen jaitsi eta arbola hartan zaude, zein pasatuko zain. Inor ez da pasatzen eta jada larritzen hasita zaude. Oraintxe, aurrean gelditu zaizu Joxe, bere Land Rover Santa Ana zaharrarekin, eta sartu zara barrura. Joxe lasai doa, bere bi ahari atzean hartuta eta konbertsazioa emanez. Ez dakit ordurako iritsiko zareten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bikotea osatzen duzue, elkarrekin ezkontzekoak zarete, baina ez zarete ados jartzen. Zuk, Julio, elizatik eta dotore jantzita ezkondu nahiko zenuke, gonbidatu pila batekin, eta nola ez, Gorritin. Zuk, Iker, ezkontza xume bat, elizatik kanpora, gertuko lagunekin, eta ahal dela udazkenean ez; eta Zegaman. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
