Búsqueda general
Nueva búsqueda ileordea": Tipo de actuación : JaialdiaConcretar búsqueda
Resultados: 10169
2013-03-08 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bikotea zarete, eta gaur ere eztabaida beroa izan duzue zuen artean, jelosia kontuengatik. Aspaldi honetan, Uxue etxetik kanpo dabil desorduetan, gero eta bertso saio gehiago dituelako, bereziki martxoaren zortziaren jiran. Jeloskor zaude, Alaia. Elkarri gaur ere ahotsa altxatu diozue. Nazkatuta, Uxue, balkoira atera zara zigarro bat erretzera. Eseri Uxue, hori da zure balkoia. Alaia, beregana hurbildu nahi duzu, baina urguiluak ez dizu uzten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-12 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Maialen, aurtengo txapeldun bezala elkarrizketa asko egin dizkizute egun hauetan. Baina gaur sekula ez bezalako galderak izango dituzu bi kazetari hauekin, Beñatekin eta Aitorrekin. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-14 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Jakingo duzue gaur, hemendik hiru ordura jokatuko den Realaren eta Bartzelonaren arteko futbol partidan Maialenek ohorezko sakea egingo duela. Baina ez pentsa bertsolaritzaren Messiri erraza egin zaionik erabakia hartzea. Nahiko buruhauste eman dizkio ohorezko sakeak. Izan ere, Amets eta Maialen, zuek futbolzaleak zarete. Gozatu egiten duzue futbolarekin. Baina baita sufritu ere. Zer da futbolean gozagarri egiten zaizuena? Eta zer gorrotagarri? Zer kontraesan sortzen dizkizue eta zer daukazue esateko zuen kontraesanen alde? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-14 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Geografia da Ametsen zaletasunetako bat, Euskal Herrikoa eta mundukoa. Gaur Euskal Herrian zentratuko gara: hemen gutxi dira Euskal Herrian barna zu adina ibilitakoak, eta, muga zahar hori zuk adina zapaldu eta zabaldutakoak. Emaguzu klase magistral bat, egin iezaguzu gure geografiaren alarde bat. Euskal Herriko ahalik eta herri edo txoko gehien zerrendatzeko eskatuko dizut 9ko txikian (esateko toki gutxi, errima asko, abiada bizian). Geografia-jakintza eta bizkortasun mentala. Ametsen bertuteen artean bi. Animo! Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-19 Legutio Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bikotea zarete eta zuen alaba munduan zehar dabil motxila hartuta. Igor, kezkatuta zaude, eta hala adierazi diozu Nereari. Honek hala kantatu dizu: “Hegoak ebaki banizkio, nerea izango zen, ez zuen alde egingo...”. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok iazko inauterietan Koronabirusez mozorrotu zineten. Atzeko pantailan zuen argazkia. Tolosan sekulako oihartzuna izan zenuten eta Tolosako Udalak mozorro pnenaren eta orijinalaren saria eman zizuen. Aurten inauteriak ez dira ospatuko eta zuk, Sustrai, sekulako atsekabea daukazu, besterik ezean kuadrillakoak mozorrotu eta argazki bat atera beharko duzuela pentsatzen duzu. Zu, Andoni, beldurrez zaude eta broma gutxi zurekin. Etxetik ia atera ere egin gabe daramatzazu hilabeteak, eta ez duzu inauteri eta lagun talde eta juntadizoekin ezer jakin nahi. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-20 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bideo bat jarri zieten pantailan. 1982ko Zarauzko bertso saioa, non Andoni Egaña eta Beñat Iguaranen aita, Inaxio Iguaran, elkarrekin kantari agertzen diren Lizardi Sarian. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-20 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Tolosako saioa bukatu eta parrandan jarraitu duzu. Bertsokideak joan dira. Ordu txikitan tabernan zaudela, emakume batengana hurbiltzen ari zara, eta “Zer, semearen bila?” galdetu dizu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-20 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Jon Maia, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda Tema propuesto: Zazpi urteko umearen logelan zaudeten objektuak zarete. Lurrean zaudete denak umearen haserrealdi baten ondoren, honek botata. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-27 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Raperoak eta antzerkilariak kartzelaratu zituzten Espainian, twitteroak Euskal Herrian. Nahi duguna nahi dugun moduan erran dezakegu? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-27 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Elkarri puntuak jartzeko eskatuko dizuet. Hori bai, sartu igogailuan eta egin goraka:
Puntua: Bertsoen hirugarren / pisuraino goazen
Puntua: Laugarren solairuan / potoen beldurra
Puntua: Lurretik urrun dago / bosgarren pisua
Puntua: Zer da zortzigarrenean?
Puntua: Beatzigarrenean / bukaera han da
Puntua: Berdina egingo dizut / baina goitik behera
Puntua: Berriro itzuliko balitz / iragan denbora arrotza
Puntua: Euskal Herriko profeta
Puntua: Triste bizi haiz baina / ez hiltzea hobe
Puntua: Azken puntu honekin / eman inbidia
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-02-23 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Jon Maia, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Jon, sukaldari ospetsua zara, berritzailea, izarrez betetakoa... Zure platerak, gainera, bezeroaren izaerara egokitzen dituzu. Atzeko horiei bere ezaugarrien araberako plater bana prestatu behar diezu. Zuek dastatu... eta eman iritzia. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-02-23 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: EGUNKARIAren lehen alea eta BERRIAren lehen alea ematen dizkie gai-jartzaileak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-02-24 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur ligatu egin duzue eta Ikerren etxera joan zarete. Iker bero-bero dago, baina Ametsi atentzioa deitu dio etxeko dekorazioak eta gau osoa objektuei begira darama, galdezka. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-03-04 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Izebaren zaintza zuek biak eta hirugarren emakume baten artean eramaten duzue. Zuek greba egin nahi duzue Martxoaren 8an, baina hirugarren zaintzaileak ere bai. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-03-04 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda Tema propuesto: Ederki jakingo duzue aurten txirrindularien Frantziako Tourra Senperen izango dela, eta zuek horretarako prestatzen ari zarete. Unai entrenatzailea izango da; Maddalen, medikua; Andoni, taldeko liderra; Maialen, behetik gora datorren txirrindulari gaztea, eta, Amets, telebistan ateratzeagatik edozer egingo lukeen zalea. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-14 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Tema propuesto: Militantea izan zara zure bizitza osoan. Entrega, konpromisoa, lana azpimarratzen dituzte zure kideek. Segurtasuna eman izan dizu beti egitura baten parte sentitzeak. Taldetasunari, kolektiboari esker jasaten duzu zure burua. Bilerekin betetzen duzu aisialdia; teorizazioarekin baretzen duzu antsietatea. Gaur ere nekatuta eta zigarro. Usainarekin iritsi zara etxera, langile-auzo bateko 10. pisura. Bilera batetik, gaueko 23:00etan. Emailak erantzuten ari zinela sumatu duzu kearen usaina. Balkoira atera zara. Eraikina sutan dago. Trinkoa da ke-lainoa eta garrek piztia baten erpeak dirudite. Korrika, etxetik irten eta teilatura igo zara. Ez duzu ihesbiderik. Telefonoa patrikan duzula ohartu zara orduan. 3 audio-mezu grabatu dituzu, zure azken hitzak direla jakitun, kea eta garrak gero eta gorago datozen bitartean. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-03-23 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Astelehena, eguraldi oso txarra, elurra... Eta Eroskitik irtetean eskale batek dirua eskatu dizu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-03-23 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Martxoaren 7an Xabi Rey euskal presoak bere buruz beste egin zuen kartzelan, etxetik 1.200 kilometrotara. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-04-06 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Lazkao Txiki hil zela 25 urte joan dira, baina oso gogoan daukazu oraindik ere. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
