Búsqueda general
Nueva búsqueda Bertsolari: "Elustondo, Nerea" Lugar: ZizurkilConcretar búsqueda
Resultados: 210
2011-09-08 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Aurten bete dira 30 urte herriko seme Joxe Arregi torturatu eta hil zutela. Gauza jakina eta egiaztatuta dagoen kontua da tortura prozesu horretan 73 poliziak parte hartu zutela, baina kondenatuak, nolabait kondena esateagatik, bi bakarrik izan ziren. Baina kondena ere presioari prezioa jartzeko besterik ez zen izan, gerora poliziak goi mailako izatera iritsi zirelako. Horrelako albisteak entzuten dituzuenean, zer mugitzen zaizue barruan, edo zer etortzen zaizue burura? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-05-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Otañoren bertsorik ospetsuenetakoak aita-semeak izenekoak dira; "Lagundurikan danoi / gugatik hil zanak" hasten da eta honelaxe amaitzen da sorta: "Iritsi da ordua / joan bihar dezuna / badakizuna aita-amak / hemen dauzkazuna / ez dezula ahaztu / gaur neri entzuna / hitz baterako hau da / eskatzen zaizuna: / izan zaitez nonahi ta / beti euskalduna". Jon eta Amaia, gurasoak zarete, eta zuen semea edo alaba agurtu behar duzue honako hiru kasu desberdinetan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-08-21 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Harreman gehiegi ez badezue ere, ezagutzen duzue elkar eta hirurok balneario batean topo egin duzue. Bakoitza bere gelara joan danean pentsamenduan han zaudete: "Koño! Ze ote zebilen hura?" Zer pentsatzen zeundeten lagunetaz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-08-21 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Badakigu Iñaki Murua oso moko finekoa dela. Kontaiguk ea zer dakiken usaiei buruz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-08-21 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Badakigu berriki nobela bat irakurri duzula. Bertan bi bikoteren historia kontatzen da. Nola bukatzen da? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Urte dexente daramazue elkarrekin, baina Egaña senarrak gaur emaztea desberdin ikusi du: kontent, alai, itxura aldatuta... Senarrak, ordea, bere erruz dela uste du eta galdezka hastea pentsatu du. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-09-06 Zizurkil Jaialdia2018-09-06 Tafalla Plaza librea [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Zaharrena da Irazu eta zuek gaztetan oso Irazuzaleak izan zineten. Izango duzue zerbait galdetzeko, ia hogei urte geroago. Egin galderak puntuak jarriz:
Puntua: Lehen palestino bat zan / orain alkandora
Puntua: Nola mantentzen dezu / horrelako boza?
Puntua: Larraulgo adosatun / okupa al zaude?
Puntua: Nola egin zenuten / ETBn pintada?
Puntua: Orain mailaz doblea / ta pisuz erdia
Puntua: Zein da ez nekatzeko / zure gasolina?
Puntua: Lujuzko ordezkoa / lehengo titularra
Puntua: Orain titularrari / mezu bat bialdu
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-09 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: 30 urte bete berri dira aurtengo uztailaren 3an Lazkao Txikik ispilu bati askoren gogoan dauden bertsoak kantatu zituenetik. Zuetako batzuk, eta seguru adin batetik aurrerakoek behintzat, gogoan izango dituzue. 30 urte geroago, Amets, zer esango diozu ispiluari? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda Tema propuesto: Joaquin Salvador Quino hil berria da. Mafalda pertsonaiaren sortzailea. Eta hari horri tiraka jakin nahiko nuke zuek umetan zein ipuinetako pertsonaia, zer komikitako pertsonaia edo zein marrazki bizidunetako pertsonaia zenuten gogoko. Umetan zein zen zuen idolo txiki hori edo miresten zenuten pertsonaia hori. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Peña, behin entzun nizun baduzula bertsoari denbora gehiago ez eskaini izanaren pena. Bertsotatik bizitzeko apustua serio egin ez izanaren arantza. Gaur elkarrekin bazkaltzen ari zinetela, Haritzek esan dizu: “Nik egin behar dut bada apustua, baina baditut nere kezkak eta zalantzak. Argituko al zenizkidake?” Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Mendizabal, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda besteak bati Tema propuesto: Etxebizitza alokatzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Galtzak bete lan jartzen dizkiete askotan etxea alokatu nahi duten horiei etxejabeek. Curriculuma, irabaziak eta gauza asko eskatzen dituzte etxejabeek etxea alokairuan uzterakoan. Ikerrek Zegamako etxea alokairuan jarri du, eta beste bostok adierazi duzue alokatzeko interesa. Bakoitzak arrazoitu dezala Ikerrek zergatik hautatu behar duen norbera. Eta Ikerrek ea bakoitzak konbentzitu duen ala ez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Joxe Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jokin Sorozabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Maialen, enteratu gaitun irailean bost kontinenteetan zehar ibiltzekoa haizela bertako kulturak aztertzeko asmoz. Atzeko bostak Maialeni laguntzera doaz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Udal liburutegiko arduradunek kanpaina bat hasi dute: herritarrak liburutegira hurbildu ordez, liburutegikoak joaten dira herritarren etxeetara. Honela irakurzaletasuna bultzatu nahi dute. Maialen Lizasoren etxera hurbildu da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Joxe Agirre
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Guk bakarren baten ametsa bete nahiko genuke gaur. Badakigu Amaiaren ametsa dela Joxeren magalean bertsotan egitea. Joxe, jar zaitez aulki horretan eserita, eta egin ezazue saiotxo bat. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Maialenek eta Jexux Marik marka bat dute: telebista saio bat bertan behera uztea. 1994an, Debaldeko festa programara joan ziren Igor Elortzarekin eta Unai Iturriagarekin batera. Nonbait kritika gordin samarrak egin zituzten, orduko Zuzendaritzak saioa eten eta kendu egin baitzuen. Orain aldaketa etorri da, ordea, eta berriro jarri dute Debaldeko festa saioa, eta berriro ere gonbidatu zaituztete. Zuk, Jexux Mari, aurreko aldian bezala, libre jardutea erabaki duzu; nahi duzuna esango duzu. Maialenek, ordea, bere bertsoak telebistako agintariek entzun nahiko luketenera moldatuko ditu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Malkar batean belar-bolak egiten ari den baserritarra zara Irazu. Maldan behera zilipurdika abiatu, eta azkenik Aitor donostiarraren txaleteko piszinara erori da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jokin Sorozabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Joxe, baserritarra zara. Atxurrarekin satorra harrapatu nahian ari zarela, hor etortzen zaizu Jokin arkitektoa korbata eta trajea jantzita Abiadura Handiko Trena zure baserriaren gainetik pasako dela esanez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bikote hasi-berri bat zarete. Amaia neskak Sustrai mutilari piercing erotiko bat daukazula esan diozu. Gaur, hondartza nudista batera joan zarete, eta hor non ikusten duzun Sustrai alde guztietara begira, zure piercing-a aurkitu ezinik. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-12 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka lehen puntua-emanda Tema propuesto: Puntua: Elektrizista batek / zer du esateko Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-12 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka lehen puntua-emanda Tema propuesto: Puntua: Edade hortan eta / oraindik ezkongai Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
