Búsqueda general
Nueva búsqueda Bertsolari: "Lazkano, Imanol" Lugar: AlegiaConcretar búsqueda
Resultados: 164
2011-07-14 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Bakarkako gai bat jarriko diot, baina froga bat ere bai. Nik behintzat askotan pentsatu izan dut bakarkako gai bat jarri bertsolari bati, eta minutu batean zer gaitasun izan dezakeen honelako pertsona batek istorio bat asmatzeko, arrazoiak pentsatzeko, eta zer egingo ote lukeen bost edo hamar minutu izango balitu horretarako. Bada horixe egingo dugu. Nik gaia jarriko diot Andoniri, eta ez diot eskatuko orain erantzuteko; bost edo hamar minuturen buruan erantzun beharko du. Hauxe da gaia: Gaur arratsaldean ekaitzak jo du, eta euri zaparrada ikaragarria bota du. Andoni, plastikozko poltsa bat hartu eta karakola bila atera da ilunabarrean; eta karakola onenak, handienak, kanposantuko hormetan egoten direla eta, hara joan da. Nahiko beldur, nahiko kezka badu, baina hara joan da. Eta han dabilela, kanposantu barruan, telefono dei bat entzun du. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-12 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Nerea Elustondo
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Nerea baserritarra da, eta Igor dendaria; denda txiki bat dauka Alegian. Nereak egunero bere barazki eta produktu freskoak jaisten dizkio Igorri dendara, Igorrek dendan saldu ditzan, baina kontua da gaur Igorrek Nereari esan diola bihartik aurrera ez barazki eta ez produktu gehiago ekartzeko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-07-16 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ohitura den bezala, bertsolariek Antzuolan txapelketako antolatzaileen aurka futbol partidu bat jokatu zuten. Sebastian Lizaso bertsolarien entrenadorea izan zen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-07-15 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Millan Telleria
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Zu Millan eskalea zara, hogei urte honetan zubi azpi berdinean egin duzu lo. Gaur goizean makina hotsez esnatu zara eta hainbat urtetan zure loleku izan den zubia botatzera doaz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-07-16 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Erabakitzeko gaitasuna aldarrikatzen den zerbait da baina ez da beti norbere esku egoten. Donostiako Udalak ezingo omen du Loiolako kuartel militarra bota Vox-ek jarritako helegitearen harira. Udalaren asmoa kuartela bota eta 2.000 etxebizitza egitekoa zen. Orain ondaretzat jotzen omen dute leku hori. Zuek Loiolako bi gazte zarete. Unai etxe okupatu batean bizi dena eta Maialen unibertsitaterako kuartel horretan gertatua ikertzen ari den gaztea. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-03-08 Alegia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Ane Labaka, Jone Uria
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Lau puntuko berdina, 8 silabaz
Ejercicio:
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Alegian beti izan gara jokozaleak, kartazaleak, eta jokoan hasi behar dugu.
Lau bateko ageri dira pantaila horretan. Zuek izango zarete karta horietako bat. Zuek aukeratu (Pantailan lau karta. Lau batekoak).
Ezpata: Zorrotza da, fina, gauza guztiei punta ateratzailea.
Bastoa: Egoskorra, burugogorra, tematia da.
Urrea: Goxoa, fina, beroa, maitekorra...
Kopa: Kuadrillako pailazoa, ganberroa, moxkortxioa, kuadrillan umorea jartzen duena.
Zuek lauok duela hamar urte unibertsitatean ikasten ari zinetela elkarrekin bizi izan zineten pisu berean. Hamar urte pasatuta, gaur elkartu zarete afaltzeko.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-03-08 Alegia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto:
Uxue, lagun batek pasarte hau irakurri dit zure liburutik. (Eserlekuetatik testua irakurtzen dute).”Sasoi hartarako ez zegoen Donostiara eta Parisera neskame joateko ohiturarik. Herriko neska asko paper fabrikan enplegatu ziren gutun-azalak egiten. Zenbaitek negozio txikiak ireki zituzten erdialdeko kaleetan. Eta gutxi batzuk unibertsitatera joaten ziren letretako ikasketak egitera.
Ni salbuespena izan nintzen. Hirian bizi zen amaren aldeko izeba bat etorri zitzaigun etxera. Emakume dotorea zen. Balentziagarena omen zen mostaza koloreko berokia erantzi zuena sukaldera sartu orduko. Ama urduri nabaritu nuen janzki hura sarrerako esekitokian zintzilikatzean, bere esku maiztuekin hondatuko zuen beldur balitz bezala. Plastikozko zamauari begiratu azkarra egin zion izebak.
“Klara anderea hilzorian dago” esan zion amari “Konfiantzazko norbait behar dugu hura zaintzeko”.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-12 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Mendizabal, Haritz Mujika
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Seiko handia (hg) / Hiru puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Zuek beti pentsatu izan duzue arrisku-kirol horietakoren bat egitea, baina horretan geratu izan da beti. Orain ordea, “Mendi” ausartu da eta zubi batetik behera paraxuta txiki batekin botatzea pentsatu du. Haritzek, ordea, ezezkoa esan dio, bera ez doala.
Ailegatu da, bada, Unai zubi gainera. Baina, behera begiratu duenean, zalantzak sortu zaizkio. Ez daki zer egin, eta Haritzi telefonoz deitzea bururatu zaio. Lasai, komunean eserita dagoela, hartu du Haritzek telefonoa.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-07-15 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Eñaut Martikorena
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Bada jende asko, zortean, patuan eta destinoan sinisten duena. Hasita dago konstelazio familiarrak, eskua irakurri, astrologiako kartak... Eñautek sinisten al du guzti horretan? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Harituz herriarteko bertsolari txapelketa: hamar herri, hamaika talde
[Prensa]2014-02-21. [Aldizkaria] Ver ficha
Emakume bertsolariei historian bere lekua emateko
[Prensa]2016-03-10. Tolosaldeko Ataria [Egunkaria] Ver ficha
Imanol Irazustabarrena: "Bertsolari gazteek urtero plaza finko bat izatea gauza ederra da"
[Prensa]2014-09-10. Tolosaldeko Ataria [Egunkaria] Ver ficha
Herriarteko bertso txapelketari agur esan dio Aizkorpek eta jarraipena bermatu du Osinaldek / Osinaldek fin ekin dio herriarteko txapelketari, Aizkorpek ez ordea
[Prensa]2017-02-14. Goierriko Hitza [Egunkaria] Ver ficha
Arrakasta osoa Gaztetxeko bertso lehian
[Prensa]2017-02-11. Tolosaldeko Ataria [Egunkaria] Ver ficha
Bertsolaritza eta antzerkia, uztartuta
[Prensa]2018-04-11. Tolosaldeko Ataria [Egunkaria] Ver ficha
Asteburu gazi-gozoa [Urola Kosta] eskualdeko taldeentzat Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan
[Prensa]2017-03-28. [Egunkaria] Ver ficha
Saio orekatuak asteburuan, Herriarteko txapelketan
[Prensa]2017-03-28. Tolosaldeko Ataria [Egunkaria] Ver ficha
Erniarraitz taldea ez da sailkatu Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketaren finalera
[Prensa]2017-05-09. [Egunkaria] Ver ficha
Alegiako finalaurrekoan Karidadeko Benta garaile / Karidadeko Benta lortu du Herriarteko finalerako txartela
[Prensa]2017-05-11. Tolosaldeko Ataria [Egunkaria] Ver ficha
