Búsqueda general
Nueva búsqueda Bertsolari: "Lizaso, Sebastian" Persona: Lizaso, SebastianConcretar búsqueda
Resultados: 3613
2009-02-20 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Orain, atsedenaldira joan aurretik, publizitateari egin behar diogu tartea. ETBk azken urteetan zentsuratutako publizitate edo iragarkiak ikusi behar ditugu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-04-17 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes, Beñat Gaztelumendi, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda Tema propuesto: Euskal Herriak garai desberdinak ezagutu ditu, eta beti egon da bertsolaria hor, beti izan da bertsolaria garai bakoitzean eta garai bakoitzari kantatzeko. Orain, badirudi Euskal Herria garai berri batera sartzera doala; politikoki nobedade handiak datoz, gizartea ere aldatzen ari da. Zer funtzio dauka bertsolariak Euskal Herri honetan? Zer da bertsolari izatea Euskal Herri honetan? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Erika Lagoma, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bikotea zarete. Elkarrekin hainbat urte pasatu eta gero, ezkontzea erabaki duzue. Ezkontza xumea egitekoak zineten, normal jantzita, gonbidaturik gabe... Etorri zara zu, Sebastian, udaletxe aurrera, zintzo-zintzo ordurako, eta halako batean hor agertu da Erika, Rolls Roycebatean, zuriz jantzita; eta eliza atarian geratu da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Serio jardutea nahi dut, ahal baldin baduzue behintzat. Irudikatu behar duzue gaur dela azken aldia elkarrekin kantatuko duzuena. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-30 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Kubatarrek diote hiru gauza direla bizitza honetan garrantzitsuak eurentzat: lehengoa sexua, eta beste biek ez dute garrantzirik. Euskaldunontzat berriz... Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-30 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Lorezainak zarete eta biribilgune edo errotonda berri batean ipini behar dituzue loreak. Hemen inguruan dago biribilgune hori, garai batean etxe batzuk zeunden lekuan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-29 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Pertsonak bizitzan aldatzen goaz, onera edo txarrera. Urteak aurrera doaz, gure bizitza ere aldatzen doa, baina izango dira gauza batzuk, zutabe batzuk, ezaugarri batzuk, aurrerapen horietan goazela ere, aldatzen ez direnak gure baitan. Nola da zure kasua, Xebaxtian? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-05-23 Zalla Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur goizerako zita egin duzue biok, hamar eta erdietan, Lizasoren etxean. Jon iritsi da, Sebastian atean du zain, elkarri eskua eman diozue... Zapatero eta Ibarretxe. Eskua eman ondoren zer pasatu da? Hori jakin nahi dut. Ez dakit politikaz edo zertaz hitz egin behar duzuen. Nahi baduzue elkarri eskutik helduta segitu edo... Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Xabier, modan dagoen Santiagoko bide hori egiten ari zera eta errepidean zoazela, estu eta larri, izerdi patxetan, Sebastian kamineroarekin topo egin duzu; pala kontra itzalean jarrita hor dago lasai kamineroa. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda besteak bati Tema propuesto: Badakizu gizarte modu honek gauza on asko sortu dituela, baina gaixotasun berriak ere bai. Horietako gehienak buru aldekoak omen dira, estresak, depresioak eta horrelakoak. Gaixotasun horiek sendatzeko medizinaren alor berri bat sortu da eta sekulako dirutzak ordaintzen dituzte aberatsek, depresioekin-eta daudenean; eta mediku horiek daukaten filosofia zera da: gauza guztien alde ona ikusi behar dela, desgraziarik handienean ere badagoela alde ona, eta horri begiratzen irakasten dute. Medikuntza berri horretako medikurik ospetsuena Andoni Egaña doktorea dugu. Beste hauek, berriz, denak gaixo daude eta kontsultan hartuko ditu banan-banan. Desgraziak, depresioak, beren neurak kontatuko dizkiote eta ea Andonik erakusten dien desgrazia horien alde ona. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-25 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Sarasua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Hauteskundeen aurrean zer? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Iñaki Murua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur egungo mundu teknikak erabat harrapatu honetan, jende asko bizi da etxean oso gutxitan egoteko modua izaten duena; eta etxean ez dagoela, aparato bat erabiltzen du lagunei eta deiei erantzuteko: erantzungailu automatikoa. Hauek erantzungailu automatikoak izango ditugu. Erantzungailuaren behar handia duen bat Paula Jones izeneko neskatxa da, EEBBetako presidenteari, Clintoni, eraso sexualagatik denuntzia jarri diona. Has dadila martxan erantzungailu automatikoa. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Iñaki Murua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur egungo mundu teknikak erabat harrapatu honetan, jende asko bizi da etxean oso gutxitan egoteko modua izaten duena; eta etxean ez dagoela, aparato bat erabiltzen du lagunei eta deiei erantzuteko: erantzungailu automatikoa. Jon Sarasuarena erantzungailua duzue hau; badu premia! Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-04-19 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hortxe daukagu Luciano Pavarotti, Lizaso, Atlheticen mendeurrena dela-eta Euskal Herrira etorrita. Jon Maiak, Atlheticeko ordezkariak, hiru leku desberdinetera eroango dau tenor mundiala: sagardotegi batera, Guggenheim museora eta Anbotoko puntara. Entzun daiguzan, ba, Jon gidariaren azalpenak eta Xebastian kantariaren inpresinoak egoera bakoitzean. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-04-19 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Zer deritzozu hogeita hamabost orduko lan asteari? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-11 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zinezaleak zarete eta maiz joaten zarete zine aretoetara. Filmak ikusteaz gain, beste zer egin liteke areto horietan? Umetan zer egin duzue? Gaur egun zer egiten duzue? Zer ikusten duzue? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-12 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hona zer idatzi zion mutrikuar batek emazteari biak kartzelan zeudela: " Urte t'erdi bat jada kartzelan, Euskal Herritik kanpora / nire ezpainek ez dezakete haren laztanik gogora. Hona ilargi, haren ziegara zoazenerako plana: / zeure zilarrez estal ezazu betikoz nire laztana"; eta beste hau ere bai: "Miserableki gauzkaten arren hesiaz alde banatan / zuri eskerrak ibil gintezke oraindik laztanik laztan." Sebastian, zu, mutrikuar gizonezkoa zara, senarra, kartzelan zaudena eta hil honen 20an kondenaren hiru laurdenak beteko dituzu. Andoni, zu, emaztea zara, zu ere kartzelan zaude; jada kondenaren hiru laurdenak aspaldi kunplituak dituzu. Aipatutako bertso horietan elkarren lotura ilargia zen; zuek ere zuen kontuak ilargiaren bidez kantaizkiozue elkarri. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Bizitza honetan gizon berarekin zerikusia izan duzuen hiru emakume zarete: Sebastian izan zen gizon horren lehen neska edo amodioa; Egaña izan zen gizon horren emaztea; Mendiluze, berriz, gizon horren amorantea. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-04-04 Segura Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Iñaki Murua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Andoni oso dibujante ona dela badakigu eta gazteagotan tatuajeak egiten ibili zela ere bai. Atzeko horiei denei bana egin zenien, eta orain, traizioz, jakin nahiko genuke zer marrazki egin zenion atzeko bakoitzari. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-30 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok bikote bat osatzen duzue eta zuen komunikazioa, neurri handi batean behintzat, telefono deietan oinarritzen da. Hamaika telefono dei horietako baten erdi-erdian harrapatu zaituztegu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
