Búsqueda general
Nueva búsqueda Bertsolari: "Zeberio, Nikolas "Zeberio II"" Lugar: Lasarte-OriaConcretar búsqueda
Resultados: 367
2012-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Andonik badu seme bat Aneren adin jirakoa, gutxi gorabehera. Nonbait, Anek eta berak, azken bi-hiru hilabeteetan, elkar ezagutu dute eta gauza ondo doa, gustura daude. Aurkezpenak ere iritsi dira, Egaña jaunaren etxera afaltzera. Afaldu, semea komunera joan da, biok bakarrik gelditu zarete, eta Andonik gauzak argi utzi nahi dizkio Aneri.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Beñat asko estimatzen dut, baina gehien gustatzen zaidana da Habaneran nola egiten duen bertsotan, bakarka, eta gaur hori eskatuko diot. Gainera, aurten Kuban ibili da, Aste Santuan. Kubak zeresan handia ematen du, politikoki gehienbat: sozialismoa badela, ez dela, Fidel, hilko dela, ez dela hilko... Horren inguruko hausnarketa bat eskatu nahi diot Beñati, baina hiru ikuspegi desberdinekin, eta bertso bakoitzean ikuspegi bat erabiltzea nahiko nuke. Lehenengo bertsoan, zure bertsolari izaera baliatuz herriari, plazari kantatuko zeniokeena; bigarrenean, konfiantzazko lagun bati, gertuko bati, pribatuan kontatuko zeniokeena, eta hirugarren bertsoan, Kubako gazte bat bazina, kantatuko zeniokeena. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Badakizue aurten eguraldia ez dela ondo portatzen ari, eta baratzetik bizi behar duenak nahiko komeri badauzka, dena berandu, eta horixe da Patxiren arazoa: baserritarra, eta aurtengo uztak ez ditu aurreikuspen onak ematen. Krisia, gainera, tarteko. Ane, ikusten duzu aitona kezkan eta kezkan. Ane ere jardun da bueltak ematen, eta halako batean aurkitu du zerekin lagundu, baina beldurra ematen dio proposatzeak. Legez kanpokoa da, ez daki aitonak nola hartuko duen, baina egia da gazteek asko erretzen dutela, eta egia da merkatuan garesti saltzen dela, eta dirua ematen duela. Orduan, Patxi, Anek proposatu dizu marihuana jarriko bazenute, agian aurtengoak pasatuko zenituzketela. Ez dakit Patxiri ze irudituko zaion, nola hartuko duen... Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Patxi, lorazaina zara Lasarteko Udaletxean. Festak bukatu berri dira, eta jardinak txukuntzen ari zarela, Irazu ikusi duzu bertan lo, oraindik blusa soinean. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Andoni, Baltasar Garzon zara. Ez zabiltza oso ondo zure tesiak aurrera egin ez duelako. Burua gaizki dabilkizu, triste zaude, ez duzu lorik egiten. Tratamentu bat behar duzula uste duzu, eta Igor psikologo euskaldunarengana joan zara. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Beñat Gaztelumendi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok senar-emazteak zarete. Krisia iritsi da zuen etxera ere, kasu honetan krisi ekonomikoa. Uda gainean dugu, eta urrutira bidaiarik egiteko ez zaizue ailegatzen. Zuk, Beñat, nahiago zenuke, besterik ez bada ere, egun batzuk Orioko kanpinera-edo bidaia txiki bat egin. Zuk, berriz, Patxi, bidaia txikia egitekotan nahiago duzu etxean geratu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-06-04 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Andoni Otamendi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Urte asko pasatu ditu Ezker Abertzaleak legez kanpo. Aurten, beste bi alderdirekin batera, Bildu markarekin, lortu dute hauteskundeetan egotea. Hego Euskal Herrian emaitza ederrak lortu dituzte, eta Gipuzkoan uholde bat izan da, eta Lasarten ere bai. Eta, gainera, aukera egon badago alkate berri bat izateko. Gerta daiteke, zergatik ez? Nik jakin nahi dut zuen ustez zer aldatuko litzatekeen Lasarten, aldaketa hori gertatuko balitz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-09-27 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Txomin Garmendia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bertsoa: Azpillaga ta Txomin etorri nator zalantza ta guzi nesketan nabil lorerik lore muxu, irri ta igurtzi buruan dauzkat hainbat galdera baina erantzunak gutxi zer det hobea orain ezkondu edo gerorako utzi? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Beethovenek sinfonia bat bukatu gabe utzi omen zuen. Orain jakin berri dugu idazle ospetsu batek aspaldi argitaratutako liburua ere bukatu gabe utzi zuela, eta margolarien koadroekin ere askotan gertatu da hori. Bertsotan historia bat kontatuko al zenuke, bukaerarik gabe utzita? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Patxi Etxeberria
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Sarritan entzun izan dut, gizona hirurogeita hamar urtera iristen denean, ajea besterik ez duela izaten. Zuek itxura txarrik ez daukazue, baina minen bat, ezinen bat, oinazeren bat izango duzue. Nola bizi da gizona hirurogeita hamar urtera inguratzen denean? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-06 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bertsozale Elkartea zuzpertzearren zera proposatu dio Maialenek Unairi: jokatu berri den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan finalista izan ziren zazpi gizonezkoekin striptease bat antolatzea. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek kartzelan epaiketaren zain zaudete. Andonik ohiko tribunalak epaitzea nahi du, eta Igorrek, berriz, herri juraduak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Patxi Etxeberria
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur zuek biok zarete seikoteko bertsolaririk zaharrenak eta badakizue ondo duela zenbait urte nola ibiltzen zineten bertso saioetara joateko: trena, autobusa... hartu behar. Gaur egun, bertsolari bakoitza bere kotxean ibili ohi da. Urte gutxiren buruan ez al dira gauza asko aldatu? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-01-06 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka lehen puntua-emanda Tema propuesto: Puntua: Bakarrik gelditzeak / kezkatzen al zaitu? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-01-06 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka lehen puntua-emanda Tema propuesto: Puntua: Euskaldunak konpondu / ezinik gabiltza; Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-01-06 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka lehen puntua-emanda Tema propuesto: Puntua: Kale istiluetan / gauza asko txikitu; Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-01-06 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka lehen puntua-emanda Tema propuesto: Puntua: PPrekin gustora / dago espainola; Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-01-06 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka lehen puntua-emanda Tema propuesto: Puntua: Ta PPrekin nola / dago euskalduna? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-01-06 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka lehen puntua-emanda Tema propuesto: Puntua: Indurainek zintzilik / dauka bizikleta Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-01-27 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Narbarte, Millan Telleria
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Telleria, aita, gaur ohartu da bere alaba, Narbarte, bere gorputza saltzen ari dela. Gaur erabaki du horretaz alabarekin hitzegitea. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa