Búsqueda general
Nueva búsqueda Entidad: "Bizkaiko Foru Aldundia" Persona: Elortza, IgorConcretar búsqueda
Resultados: 2611
2012-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Sarritan, literaturarik onena pintadetan-eta irakurri ahal dugu. Hara oporretan irakurri dudan pintada batek zer dioen: "Aberatsak behartsuari lapurtzen badio, horri negozioa esaten zaio; eta behartsua aberatsak lapurtu diona berreskuratzen borrokatzen bada, biolentzia esaten zaio. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-10-06 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Amets Arzallus
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Miren, aurtengo udan Etiopian ibili zara. Zu, berriz, Amets, orain lau-bost urte Bolivian ibili zinen, besteak beste. Jakin gura nuke zer pentsamendu ibiltzen duzuen hemen "Krisia" berba entzuten duzuenean.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-10-06 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Ejercicio:
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto:
Transzendentziarako gaitasunik duen bertsolaririk badago, bat behintzat zu zara; unea eta lekua gainditzeko gaitasuna. Kontua da atzo irakurri nuela Nestor Basterretxearen esaldi bat, eta pentsakor utzi nauela bertsolari moduan. Hauxe da esaldia: "Jarrera serioa da euskalduna. Denboran iraun dezaten eginiko obrak dira euskaldunarenak, lekuko izateko eginikoak".
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-10-19 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aste honetan jakin dugu Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegiak Espainiako erreinua zigortu duela Martxelo Otamendiri 20.000 euroko kalte-ordain bat ematera, eta beste 4.000 euro kostuak ordaintzeko, berak bere garaian Egunkariaren itxieragatik ipinitako tortura salaketa behar zen moduan ez ikertzeagatik. Zuk ere, Igor, zure kasua pasatu zenean, duela urte batzuk, ipini zenuen salaketa bat, eta salaketa hori hor dabil bide burokratikoetan zehar, Estrasburgora bidean. Zu ere Maialen torturatua izan zinen, eta hala ere salaketarik ez ipintzea erabaki zenuen. Zer etorri zaizue burura aste honetan Estrasburgoko auzitegiaren berri hau jakitean? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-11-02 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Alfa da Eibarko enpresa bat, orain kinka larrian dagoena. Zazpiehun-zortziehun langile daude kaleratzeko arriskuan, eta horien artean ermuar asko. Zuek zarete langile horietako bi, eta atzoko egunez kokatuko ditugu gure buruak; izan ere, partida izan zen Ipuruan, Eibar eta Athleticen artean. Zuek hor zaudete pankarta baten atzean, Ipuruaren atarian, partida hasieran, eta ikusi duzue Athleticeko autobusa etortzen.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-10-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Imajinatu egunero bezala goizeko 7etan Topoan zoazela Donostialdera. Halako batean, telefonoarekin zoaz, noski, burua altxatu eta denak ikusten dituzu telefono mugikorrarekin. Eta ez dabiltzanak, bekozkoa ilun dutela. Eta jende guztiaren artean pertsona bat ikusi duzu ikaragarrizko irriparrarekin. Eta pertsona hori nor den imajinatzen hasi zara. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-03 Lapuebla de Labarca Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Iñaki Viñaspre
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Elkarrekin etorri zarete kotxean. Aparkatzerakoan Igor, alboko kotxeari retrobisorea puskatu diozu. Zuk kotxea beste aldera mugitzen duzun bitartean, Iñakik nota bat jarri dio zure datuekin. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-06-20 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Igor Elortza, Alaia Martin, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Badira hamaika urte Egunkaria itxi zutela, eta gure bizitzan arrastoa uzten duten albisteak gogoratzen ditugula esaten dute. Zuek non zeundeten otsailaren 20 hartan? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-09-20 Atarrabia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Igor Elortza, Jon Maia, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda Tema propuesto: “Maita nazazu gutxio, goza nazazu gehiago…” [Megafoniatik kantua entzuten da. Anje Duhalderen abestia]. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-03 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Puntua: Ze desio dituzu / urte berrirako?
Puntua: Aurten helduko zara / berrogei urtera
Puntua: Berrogeiko krisia / nola daramazu?
Puntua: Beti gazte izatea / posible ote da?
Puntua: Zu ere zahartzen baina / fuerteago zaude.
Puntua: XILABAko txapelak / indartu zintuen.
Puntua: Burutik fuerte zaude / ta gorputzez nola?
Puntua: Ba ni baino argalago / zeu zara bakarra.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-18 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Zuek bi guraso zarete. Gaur ere bueltatxoa egin duzue bakoitza bere umetxoarekin, eta kafea hartzerakoan hausnartzen egon zarete. Ze Euskal Herritara, nora ekarri ditugu gure haurtxoak?
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-04-18 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Tema propuesto: Egun hauetan Baigorrin topaketa dute bertso-eskoletako bertsolari gazteek. Igor, haurrekin tarte bat izateko gonbidatu duten bertsolari famatua zara. Aitor, berriz, bertso-eskoletan ibiltzen den haurra. Afalondoan, Aitor hurbildu zaizu, Igor, kontseilu eske. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-16 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Bartra
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hiru urtetik hona Oihanak beti behar izan du norbait gauez etxera laguntzeko. Gaur ere, Amaia, zu prest agertu zara laguntzeko. Baina Oihanak ezetz esan dizu, bakarrik joango dela. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-10 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Munduan bada koadro aski ezaguna: Rafaelen bi aingerutxo pentsakor. Zuek zarete bi aingerutxoak. Etxe asko ezagutzen dituzue, baina horietako bat Artur Masena. Baduzue zer pentsatua eta zeresana. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-05-06 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Baserri batean, Igor ardia belarra jaten bakarrik egoten zen lasai-lasai. Etxeko aurrea garbitzeko jarri zuten. Baina orain ardi berria ekarri dute, Peña, eta hau azkar- azkar belar guztia jaten hasi da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-07-06 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Alaia Martin, Fredi Paia, Julio Soto, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Gorritzen garenean odola masailetan pilatzen da. Baina gorritzeko arrazoi oso desberdinak daude. Zuk atzeko hauek azkeneko aldiz zergatik gorritu ziren kontatuko diguzu. Eta besteok erantzungo dute ala izan zen ala ez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-15 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Matematikarion lana, behin adostasunak definituta, gertaeren propietateen bidez egiak demostratzea edo ukatzea da. Estrategia ezberdinak daude horretarako; hau da, egia edo gezurra den jakiteko: bat, gezurra dela frogatzea eta bi, egia dela frogatzeko absurdura eramatea. Lehenengoan, (Igorrek demostratu beharko du) adibide bat nahikoa da araua bertan behera botatzeko. Eszepzioak araua baieztatzen duela dioen esaeraren kontrakoa egin, alegia. Eta bigarrenean, absurdura eramatea. Estrategia da esaldi horren kontrakoa egia dela suposatu, eta beraz esaldi hori gezurra da. Eta Aitorrek horrela demostratu beharko ditu esaldiak.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-21 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Egun edozertarako baimena behar izaten da eta askotan azterketa gainditu behar baimen hori lortzeko. Guraso izateko ere baimena atera behar omen da orain. Azterketa pasa behar omen da. Aztertzailea zara, zu, Igor, eta guraso izan nahi eta azterketara azaldu dena Julio. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Kazetariak zarete. Zuen ideologiarekin bat ez datorren komunikabide batean lan egiten duzue. Gero eta gogorragoa egiten zaizue lanera etortzea. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Puntua: Edertasun kanona / bat eta bakarra
Puntua: Guztiok gara eder / guztiok desberdin
Puntua: Onartu ta maitatu / bakoitzak garena
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa