Búsqueda general
Nueva búsqueda Entidad: "Eusko Jaurlaritza" Persona: Enbeita, OnintzaConcretar búsqueda
Resultados: 1333
2015-03-14 Agurain: Bertso-korrika [Audio - digital]
[Grabación]Bertso Korrika
Tipo de soporte: Disco duro Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa Idioma: eu
2015-03-27 Bilbo: Bertso-korrika [Vídeo - Digital]
[Grabación]Bertso Korrika
Tipo de soporte: Disco duro Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa Idioma: eu
2016-12-08 Markina-Xemein: Kontzesiotako bertso-saioa [Vídeo - Digital]
[Grabación]Tipo de soporte: Disco duro Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Denok ikusi zenuten nola kazetari batek Bushi zapatak bota zizkion, bada zapata horiek patentatu egin ditu batek eta aberastu egin da. Zuek biok enpresa bat sortu guran zabiltzaten gazte bi zarete; hori jakin eta esan duzue: "Jode! Antzeko zer edo zer egin behar dugu Euskal Herrian". Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-05 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Onintza Enbeita
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Filosofia askotan gaueko ordu txikietan eta konfiantzazko lagun giroan egiten da. Zuek zerbeza bat hartuz (zerbeza baso bana ematen diete eskura) lanaren balioari buruz eztabaidan zabiltzate. Andonik lana emaitzaren arabera neurtu behar dela dio. Onintzak ahaleginaren arabera. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-02-05 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Izar Mendiguren, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Aste honetan bost animalia berri deskubritu dira eta hori egin duena Oihana izan da. Berak azalduko digu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-03-10 Usurbil Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Onintzak Berria egunkarian argitaratu duen iritzi artikulu baten zatia irakurriko dizuet:
“Eta ni bizitza guztian titiak kokatu ezinik. Hamabi urterako handiegiak ziren. Hogeita birekin erortzen hasi ziren grabitatea deitzen dioten zera nazkagarri horren erruz. Harrezkero sujetadoreetan gastatu dudanarekin, telebistako platorako nire neurriko mahaia erraz erosiko nuke. Hamasei urterekin, bertsotan paparra aterata kantatu behar dela esaten ziguten, eta nik ezin gehiago atera berez hain aterata zegoena. Hogeita seirekin Hitzetik Hortzerako irudietan txapelketako logoa baino gehiago nire titiak ikusten zirela esan zidaten. Ez dakit inoiz hain zapalduta sentitu naizen”.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Teknologia da gaurko gaia, teknologia eta bertsolaritza. Teknologiak baliabide handiak eman dizkigu. Gaur egunean indarrean dauden tresna gehienak gailu teknologikoak dira, eta teknologiarekiko gure harremana aldatu egin da. Gaur egun, esan liteke, teknologiak berak agintzen digula zer egin, nola egin. Zuei eskatuko dizuet lehenengo bertsoan kanta dezazuen teknologiak zer eman dizuen, eta bigarren bertsoan, zer kendu dizuen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-08 Leioa Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Olentzero, Errege Magoak, Papa Noel, San Nikolas... Guztiak gizonezkoak dira. Ez al duzue ezer egin behar emakumeok? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-15 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Onintza Enbeita
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Orain arte hemen ohitura izan da "San Anton, besugos al montón".
Zeozergatik, indabetara pasatu gara. Hor daude indaba lapikoak preparatzen.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-10 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Julio Soto
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Jakin duzue aurten Iruñeko barraketan jarri duten noria Europako handiena omen dela; aire egokitua omen du, musika kabinan, eta zuek ere probatu nahi duzue. Txartela hartu duzue, igo zarete, eta goialdera iristen ari zaretela, barraketako argia joan da.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-05-04 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Etxahun Lekue
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Bizkaiko selekzioak noiz irabaziko du Euskal Herriko kopa? Noiz izango dugu bizkaitar bat Euskal Herriko txapeldun? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-05-04 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: FANT zinemaldi fantastikoa hasi berri da Bilbon. Onintzak lortu du Unai senarra pelikula bat ikustera joatea. Ordu laurdenerako Unaik izututa alde egin du. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nahikari Gabilondo, Lander Ibarluzea "Aitxulua", Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Jaiak ikusten ari zarete. Horretan zarete zale. Jarri terraza baten, gauzak ondo ikusten diren leku baten, eta begiratu Karmenetan Markinan zer pasatzen den. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-24 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Tema propuesto: Harriak zarete. Onintza, ume palestinar batek eskutan duen harria zara eta, zu, Maialen, soldadu israeldar batek botatik atera berri duen harri-txintxarra Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Egia da, atzeko seiei begiratuz gero, seguruenik ia denen etxeetan Jon Lopategik deituko balu esanaz euren semea edo alaba bertsotan hasteko ahalegina egingo duela eta entrenatzen joango dela, gehienetan pentsatzen dut jakingo zutela Jon Lopategi nor den. Gurean ez. Gurera behin deitu zuen Juan Lopategi izeneko batek, eta Mari Carmenek hartu zuen. Juanek azaldu zion Fredik bertsotan egiteko talentua zuela eta Kanpantxu deituriko leku batera joan behar zela. Mari Carmenek ordurako Frediri matrikula ordaindua zion, American School-en uda pasatzeko. Zuek ez zarete izango Mari Carmen eta Jon Lopategi. Beno, Amets, zu Jon Lopategi izango zara. Zu, Onintza, Jon Lopategi eta bertso mundua ezagutzen ez duen ama bat. Jonek deituko dizu esanaz zure seme edo alaba bertsotarako itzela dela, baina zuk ez dakizu zer den hori, eta ez daukazu garbi hori ona denik zure semearentzat. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Frediri Jon Lopategik oparitutako txirula ekartzeko eskatu diot. Zuk Lopategirena egingo duzu Fredi, eta ez dizuet gairik ipiniko. Honezkero ez badago dena esanda, oraintxe duzue aukera esateko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Askotan hitz egin dugu oholtza gainean, ahots bat, jarrera bat, egoteko modu bat eta gorputz bat ere bagarela. Zuek nola uste duzue entzuten eta ikusten zaituztetela entzuleek? Zer da jasotzen duena, zer da ikusten duena? Eta zein uste egiaztatu eta zein iritzi gezurtatu nahi dituzue? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-05-22 Online Berezia (Orozkorako) [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka oinak-emanda Tema propuesto: Oinak eman ahala bertsoa osatu behar izan zuen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-09 Atarrabia Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Irati Majuelo
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Onintza, duela 60 urte baserrira ezkondu zinen. Bizitza osoan zure senarraren gurasoak ez bazen, zure senarraren osaba, zure senar defuntua, gero zuen seme-alabak, zaintzen aritu izan zara. Gainera, baratza landu eta ganadua gobernatzen. Gaur zure seme-alabek zaintzarako eta konpainiarako ondoan jarri dizuten neska gazteari halaxe esan diozu: “Irati, badakizu zer? Nire etxekoek uste dutena baino askoz hobeto nago, baina nazkatu naiz beste denak zaintzen
eta trukean muturrak ikusten. Nahiago ohean irratia entzuten besteen purrustadak aguantatzen baino. Zuk ez esan inori, baina gaur bazkaltzera kanpora joango gara. Ireki armarioa eta aspaldi jantzi ez dudan soineko urdina hurbilduko didazu mesedez?
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
