Búsqueda general
Nueva búsqueda Lugar: "Añorga" Persona: Arzallus, AmetsConcretar búsqueda
Resultados: 3316
2023-03-17 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Joanes Illarregi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Mendaroko Txirrindulari Elkarteak Kilimontraila antolatzen du urtero. Joanesek izena eman du mendi lasterketan. Asko entrenatu da horretarako. Heldu da eguna eta lasterketaren ibilbidearen erdialdean, hidratazio postuan Amets dago edariak, gelak eta halakoak banatzen. Joanes postura iritsitakoan bien begiradak gurutzatu dira. Joanesek Amets ikusitakoan pentsatu du “Hau mutil puska! Ze begirada daukan!”. Ametsek berriz pentsatu du “Hau da baldar puska! Nora uste du etorri dela?”. Helmugan ikusi duzue elkar. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-26 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Kuadrilla bereko bi guraso zarete. Whatsapp talde bereko kide zarete, nahiz gutxitan elkartu. Ametsek noiznahi bidaltzen ditu Whatsapp taldera bere alabaren bideoak; gaur alabaren lehen bizikleta pedalkaden irudiak bidali ditu taldera. Oihana nekatzen hasia dago. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-09-30 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Andoni, arkitektoa zara. Era guztietako eraikinak diseinatzen dituzu. Lanaz aparte baduzu zaletasun bitxi bat: lagunak, jendea, eraikinekin konparatzen dituzula etengabe. Horretarako pertsona bakoitzaren ezaugarriak hartzen dituzu kontutan, eta horien arabera eraikin bat etortzen zaizu gogora. Ez duzu esateko ohiturarik, baina gaur bai: beste hirurak ikusita ze eraikin datorkizu burura? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Komunikazioa, oso orokorretik jota, informazioa trukatzeko prozesu soziala da. Hizkuntza omen da gizakiak komunikatzeko asmatu duen metodorik osoena. Badaude ikerketa batzuk diotenak %10a komunikatzen dela hitzen bidez eta %50a gorputz adierazpenen bidez; eta gainontzekoa, ahotsaren tonua, erritmoa, musikaltasuna eta abarren bidez. Gai izango al zinateke zuen ondoan dagoen bertsolariak gorputz keinuarekin zer esan nahi duen asmatzeko? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-13 Suhuskune Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Nerea Elustondo
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Nerea, ze aurreiritzi dituzu Iparraldeari buruz? Amets, saiatuko zara gu defenditzen, aurreiritzi horiek guztiak hausten edo aztertzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-14 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda Tema propuesto: Unai Bilintx zara. San Sebastian egunez bere etxean bonba lehertu eta ondorioz hil zen bertsolari donostiarra. Badakigu Loiolako erromeria batean ezkontzeko eskatu zeniola neskatxa bati eta hark ezetz esan zizula. Baina ez dakigu zergatik. Atzekoak izango dira neskatxa hori, eta beraiek esango dizute zergatik esan zizuten ezetz. Unai zuk erantzun. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-03 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Amets Arzallus
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Kartzelatik aterako diren bi azken euskal presoak zarete. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-03 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Bartra, Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda Tema propuesto: Inauterietan marrazki bizidunez mozorrotzeko gaia jarri dute Pasai Donibanen. Zu, Iker, mozorro lehiaketako epailea zara eta zure bertsokideak aurkeztu dira bertara. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-11-19 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Arana, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Jakinekoa da bertsolariok errieta askoren biktima izaten zaretela. Konta itzazu azkenaldian jaso dituzuen errieta batzuk. Eta egin baduzue, kontatzeko ere aukera duzue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-04 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: AHTko tunel bat Lezetxikin barrena egin dute. Euskal Herrian giza aztarnarik zaharrenak topatu diren lekua da, Arrasaten dagoen kobazulo hori. Zuek zarete, Maialen eta Amets, aurkikuntzaren berri eman duen espeleologia taldeko bi kide. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: 1934koa zen Jon Lopategi eta bera ume-ume izanda tokatu zitzaion, hiru urterekin, Gernikako bonbardaketa. Hiru urterekin Muxikan beldurtuta erabaki zuten trenbide azpiko estolda zulo batean egotea egun eta erdian. Eraman gaitzazu une horretara Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-05 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Unai Iturriaga, Julio Soto, Alazne Untxalo
[Verso improvisado]Ejercicio: Seinaka gaia-emanda besteak bati Tema propuesto: Unai Iturriagak urteak betetzen dituela eta, zuetariko bakoitzak landare bat oparitu nahi diozue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Amets, duela dozena bat urte, Hitzetik Hortzeran lanean ari nintzenean, emakume bertsolarien inguruko programa monografiko bat egin genuen. Dozena bat emakume elkarrizketatu nituen eta tartean hiru gizonezko. Gure adin kide samarra den bertsolari batek hala esan zidan momentu batean: “Nik ez dakit asteburuero karteleko gizon bakarra izango banintz nola eramango nukeen. Ez dakit nola biziko nukeen egoera…” Amets, gaur zuri egokitu zaizu gisa horretako egoera bat. Zer gertatzen da proportzioak aldatzen direnean? Desberdin ikusten dira gauzak? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Txapeldun izanak zarete zuek. Sebastian 1986an eta 2009an* Amets. Zer izan zen zuentzat hura? Eta, gaur egun nola bizi duzue?
*Gai-emailea dataz nahastu da, A. Arzallusek ez baitzuen 2009ko Bertsolari Txapelketa nagusia irabazi.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-01-03 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: 2006an etorri zineten lehenengoz hona. Orduko Barakaldoko olatu hori hasi eta geroztik, urtearen hasierako zita hauxe duzue Amurrio. Aurten 20. aldia, datorren urtean 21. aldia… Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-05 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda Tema propuesto: Pablo Nerudaren esaldi batek hala dio: “Lore guztiak moztuko dituzten arren udaberriak ezingo dio loratzeari utzi”. Munduaren dekadentzia honetan non topatzen duzue argitasuna? Non alderdi positiboak? Dena ilun dagoen garaiotan, maila pertsonalean zein globalean, zeintzuk dira argi izpiak? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-02 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta, Amets Arzallus, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Amets, aitona eta Aroa, amona Beste askotan bezala, Julio iloba txikia zaintzen utzi dituzte aitona-amonak. Jolasean dabiltzala baloia zuhaitz batean trabatuta geratu zaie. Geroztik ez da bakerik etxean. Iloba petralduta erreguka ari zaie baloia zuhaitzetik behera bota dezaten. Aitona-amonek dagoeneko ez dakite zer egin. Zuhaitz azpian jarri dituzte eskailera, soka, erratza… Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-01-19 Tolosa Jaialdia [Bertsoa]
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Kazetaritza ikasi duzue eta lan egin, kolaboratu, ETBn, irratian, egunkarietan... Amets, zuk kontatu zer falta eta zer dagoen soberan euskal prentsan. Eta zuk, Nerea, irakurleen aldetik nola ikusten den prentsa hori. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-02-10 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bi bertsolari txapeldun dira. Lujanbio, Azkaingo Mari Luixa Erdozio, Lore Jokoak bi aldiz irabazia; horietako bat juxtu duela 150 urte. Amets, Lekorneko Aña Etxegarai, (Aña debrua) duela 125 Lore Jokoak irabazia berau ere. Orain arte ez zaituztete biziki aipatu. Zer duzue elkarri eta guri errateko? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-02-17 Astigarraga Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, txikiaren moldekoa, 5 puntuz (hg) / Bost puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: LIBREAN. Ametsek hiru pertsonaiaren irudia azaltzen zuen niki bat zeukan soinean. Bertan, Xalbador bertsolaria, amerikar indigena bat eta beltz bat ageri ziren, “black power” irudi ezagunaren antzekotasunean. Handik abiatu ziren librean. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
