Búsqueda general
Nueva búsqueda Persona: "Amuriza, Miren" Persona: Agirre, AmaiaConcretar búsqueda
Resultados: 1438
2024-06-07 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Tema propuesto: Maria Angeles Quintanak, Subijanako langile izanak, kontatzen zuen astero ordaintzen zitzaiela. Sobre marroi batean jasotzen omen zuten asteko jornala. Eta sobrearen gainazalean adierazten omen zitzaien jornala soilik zen edo ordu estrak ere hor sartuta zeuden. Sobrea hartu, eta etxera iritsi orduko amari ematen omen zioten, eurentzat xentimo bakar bat ere hartu gabe. Baina ondo gogoan du Mari Angelesek ezkontza bidaiatik etorri ondorengo lehenengo soldata. Nola ahaztu! A ze poza, amari eman beharrik ez sobre marroi hura. Lehenengo aldiz, berarentzat zen dirua. Zuek hiru neska zarete. Hiru emakume. Era berean elkarren lagun ere bai. Bakoitza bere bikotekidearekin bizi zarete, baina bakoitzak zuen elkarbizitza modu batera duzue antolatuta arlo ekonomikoari dagokionez. Zuk, Alaia, zure bikotearekin erdibana duzu kontu korrontea; irabazten duzuen guztia kontu bakar batera doa. Zuk, Nerea, hasieratik izan zenuen argi bakoitzak bere kontua izango zuela. Zuek, Oihana, hiru kontu dituzue. Zuk zurea, zure bikotekideak berea, eta hirugarren kontu bat bion izenean, gastu partekatuetarako. Hilabete hasiera da, badator uda, eta lagunartean, taberna bateko terrazan zaudetela, gaia atera eta aho bizarrik gabe ari zarete hizketan. Izan ere, aukera bakoitzari ikusten dizkiozue argi-ilunak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Lierni Rekondo
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Amona bilobak zarete. Zu Lierni ez zara fededuna, baina amona bai. Amonak dio zuk ere izango duzula zerbaitetan sinisteko premia. Sanpedrotan, udaleko ordezkari eta agintariekin batera, meza nagusia sakratua izaten da zuen etxean. Amonak, zurekin joan nahi izaten du. Egoerak barregura ematen dizu Lierni, ezin duzu isilik egon eta amona haserretu egiten da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka, Lierni Rekondo
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Lourdes Iriondoren kantu batek dio: “Isilik daude harriak, isilik isilik berriz gauzak udazkenean”. Jokoan da Gipuzkoako txapelketa. Kanporaketa batzuk jokatu dira eta bertsolari batzuk isiltzera kondenatuta geratu dira. Horietako bat zara zu Lierni. Beste kolpe bat, isilune bat, beste eten bat… Ane zu oraindik isilik zaude. Aurre-sailkatuta zaude eta udazkenean helduko diozu txapelketari. Elkarrekin trago bat hartzen ari zaretela gaia atera duzue mahai gainera. Hainbeste isiltasun…Eta hainbeste hizketa gai sortzen dituen ditxosozko txapelketak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-13 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Maialen, arropa eta oinetako denda bateko langilea zaitugu. Gaur atetik, ezagutzen ez duzun bezero bat sartu da, Andoni, eta sartu orduko hasi zaizu bere historia kontatzen. Bertsolaria dela, saio batetan oholtza batetik erori eta humeroa hautsi duela eta oinetako eta arropa erosoa behar dituela. Gauza jakina da, bistakoa, zergatik. Atera dizkiozu bata eta bestea. Jantzi, erantzi, probatu. Hau bai, hau ez, hau izan liteke. Ordu bete dagoeneko. Zer moduz doa? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Jon Maia: “Arraun elkartea beti oso ondo portatu da gurekin; bertsolariok laguntzeko unea da orain”
[Prensa]2013-07-18. [Aldizkaria] Ver ficha
Amaia Agirre: "Tenplearen eta tentsioaren arteko oreka topatzen saiatuko naiz"
[Prensa]2013-09-18. [Egunkaria] Ver ficha
Oreretako Aitor Albisturrek jaso du Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketako helduen lehen saria
[Prensa]2013-09-16. Goierriko Hitza [Egunkaria] Ver ficha
Julio Soto nagusitu da Hendaian, orain arteko saio entzungarrienean
[Prensa]2013-10-13. [Egunkaria] Ver ficha
Amaia Agirre: "Ilusioa egiten dit berriro ere Hendaian kantatzeak" / Jexux Mari Irazu: "Garai bertsotan egiten ausartu ez ginenak egin eta nire propioa erakustea da erronka"
[Prensa]2013-10-10. Tolosaldeko Ataria [Egunkaria] Ver ficha
Julio Soto: “Hendaiako kanporaketan ez nuen nahi bezainbeste gozatu”
[Prensa]2013-10-12. [Webgunea] Ver ficha
Julio Soto finalaurrekoan izango da, Hendaiako kanporaketan nagusituta
[Prensa]2013-10-13. [Webgunea] Ver ficha
Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoak, Gernika-Lumon eta Tolosan
[Prensa]2013-11-09. [Egunkaria] Ver ficha
Gaur hasiko da, Gernikan, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurreko fasea
[Prensa]2013-11-09. [Egunkaria] Ver ficha
Aurreko txapelketako arantza kendu du Igor Elortzak Tolosan, era bikainean
[Prensa]2013-11-11. [Egunkaria] Ver ficha
