Búsqueda general
Nueva búsqueda Persona: "Amuriza, Miren" Persona: Egaña, AndoniConcretar búsqueda
Resultados: 5561
2014-07-09 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Fredi Paia, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Tema propuesto:
Fredik asko ikasi du aspaldion gaitzen eta erremedio naturalen inguruan. Petrikillo edo kurandero lanean ipiniko dugu.
Beste bertsolariek gaitz bana omen dute eta Fredirengana joango dira banan bana bere gaitza azaldu eta sendabide eske. Honek banan bana emango die sendabidea. Zelako gaitza, halako erremedioa!
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-04-27 Orio Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Joan den astean oso haize indartsuak izan ziren eta Pasaiko txalupa bat irauli zen arrauneko entrenamenduak egiten ari zirela Hondarrabian. Bertako timonel gaztea desagertu egin zen. Gertakizun horretan oinarrituz, Egaña, klubeko presidentea izango da, eta berri txarra ematera doa, Peñagarikano. umearen aitarengana. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Neurri luzekoak Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Zure seme-alabentzat ahal duzun ondasun gehien biltzeko eman duzu bizia. Gaisoaldi luze eta latz batean sarturik zaude. Zure ondoko gelan seme-alabak eztabaidan oso gogor ari dira. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Enbeita
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: KOPLEN MULTZOA Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Andoni, senarra; eta Jon Enbeita emaztea. Biok zarete fededunak. Zuen semetxo bakarra, gaisotasun baten ondoren hil da. Amari, ezbehar honi aurre egiteko, fedeak ematen dio indarra. Aitak, orain bere zalantzak ditu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-16 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: KOPLEN MULTZOA Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Etxe oneko bi anai-arreba zarete. Zuk, Maialen, bizitza guzia zeure aitaren ondoan eraman duzu. Orain, aitaren heriotza dela eta, gazterik munduz mundu joan zen Andoni zure anaia etorri da ezustean. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu Sarasua, gas kamaren hiltzera kondenatua zaude. Zu Andoni, zaitugu ekintza hori bete behar duen funtzionaria. Akusatua hasi. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier "Euzkitze"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Emakume asko dira saguekin ikaratzen edo izutzen direnak. Zu Egaña emakumea, saguarekin izutu eta silaren gainean zaude, Euzkitze, berriz, sagua, silapean. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jon Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda Tema propuesto: Hauek gazteak dira, eta gazteen iritzia jakin behar dugu. Bakoitzari zazpi puntuko bertso bat edo handik gorakoa kantatzeko eskatuko diogu. Egun hauetan jakin dugu Eusko Jaurlaritzako ikerketa baten berri. Bertan, euskal gazteriaren oso argazki baikorra agertzen da: % 93 pozik edo nahikoa pozik omen daude bere bizimoduarekin. Zuek zer deritzozue? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: (Biak aulki banatan eserita jartzen ditu, makil edo bastoi batekin eta txapela jantzita.) Alkizako bi aiton zarete bakoitza bere etxeko atarian eserita. Esker eskuin begiratu, eta tarteka hitz bat edo beste esan ere bai. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-09-29 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Atzo zendu zitzaigun Imanol Urbieta musikari zarauztarra. “Haurren ametsen fabrikatzailea gelditu da” zioen gaur Berriako esaldi batek. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-15 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Matematikan, behin arauak adostuta daudenean, gauzak definitzen hasi behar gara. Anbiguotasunik gabeko definizioak izan behar dute matematikoak izateko.
Gaur, lau hitz azaltzen joango dira pantailan, eta zuk, Andoni, emandako hitzaren definizio matematikoa egin beharko duzu, eta Maialen, zuk definizio ez-matematikoa, esaterako, poetikoa.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-10 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iratxe Ibarra, Oihana Iguaran, Fredi Paia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaurko Ahobi gala honen protagonistari bertso bana kantatzeko eskatuko dizuet. Zein da zuentzat Mañukorta? Zer da Mañukorta? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-10 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Fredi Paia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bi txapeldun. Fredik, hala adierazi zuen, ez zela aurtengo Bizkaiko Txapelketara joango, txapel batekin aski zuela bere egoa asetzeko. Ametsek irakurri zituen deklarazio horiek eta irribarre bat loratu zitzaion. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Oihana Bartra, Andoni Egaña, Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda besteak bati Tema propuesto: Urtarrilaren 20rako aspalditik daukazu bertso saio bat lotuta. Baina orain Bizkaiko txapelduna zara eta dei asko jasotzen dituzu. Atzeko horiek, bere herrietan antolatzen ari dira saioa eta Bizkaiko txapelduna nahi dute bertan. Zuek banan-banan saiatu Etxahun konbentzitzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Andoni, ehiztaria zara eta Peñagarikano txakurra ekartzeko egundoko dirutza pagatu duzu. Baina ikusten duzun moduan ez dago lanerako gertu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aita-semeak zarete. Andoni, semea, gaur kabalgatan egon da, baina etxera moskeatuta etorri da, pentsatu baitu errege kabalgatan Aitorren antz handia duen norbait ikusi duela. Eta galderak egiten hasi da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-06 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Saio honetako afitxan Andoni azaltzen da irakasle moduan eta besteak ikasle gisara. Galdetu Andoniri nahi duzuena eta berak erantzungo dizue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Oihana Iguaran
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Orioko nere lagun bat Vietnamera joan da. Honek, Orio eta Erreala du bere testuingurua. Ostatu hartzera joan, eta bertako neskak galdetu zionean nongoa den “From Orio” erantzun dio. Eta gainera harritu egin da ez zekielako non zegoen.
Andoni da oriotarra eta Oihana Vietnameko albergekoa.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Berriro jaio eta bertsolari izango ez bazinete, zer izatea gustatuko litzaizueke? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-05-07 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nerea Elustondo
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Azken hamarkada hauetan mugikorrak argazkigintza hankaz gora jarri du: kamera atzean zegoena kamera aurrean jarri du, Selfia asmatu da. Gazteei galdetuz gero egunean zenbat ateratzen dituzten, ez gara harritzen berrogeita hamar badira.
Zuek zenbat selfi atera dituzue? Inoiz atera duzue selfiren bat?
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa