Búsqueda general
Nueva búsqueda Persona: "Igartzabal, Euxebio" Año: 2022Concretar búsqueda
Resultados: 1622
2022-07-29 Garai Jaialdia [Bertsoa] / Sarai Robles
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Uda zerbait bada, juerga sasoia da. Gehienok ezagutzen ditugu parrandaren alderdi onak. Baina gizartearen erdiak baino ez ditu ezagutzen juergaren alde txarrak edo ilunak. Zeintzuk dira juergaren alde txar horiek? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-03 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ur gutxi dagoela eta Etxarri-Aranatzeko Udalak duela aste batzuk ohar bat zabaldu zuen herrian. Bertan eskatzen zitzaigun herritarroi argi ibiltzeko ur kontsumoarekin. Zuk, Iker, muturreko erabakia hartu duzu: euria egin bitartean ez zara dutxatuko. Kalera irten zara eta hor ikusi duzu Oihana bere autoa garbitzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-16 Azkaine Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xumai Murua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Saran bizi haiz Amets, eta askotan tokatu zaik entzutea azkaindarrak harroxkoak direla. Hala ote? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-21 Elgoibar Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Onintza Enbeita
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Seikoa, txikiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Lankideak zarete. Fabrika berean egiten duzue lan bertsolariak fabrikatzen. Gorputzeko atal guztiak egiten dituzue zuek. Nolakoak dira? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Guraso batek beti egiten ditu aurreikuspenak seme-alabak nolakoak izango diren. Zuek ama-semeak zarete. Maialen, nolakoa irudikatzen zenuen izango zela zure semea? 40 urte ditu eta, espektatibak bete al dira? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Zuk jarri Nerea, pantailako argazkiari oin oharrak. (Movistar txirrindulari taldeko argazkia agertu da pantailan; bertan ageri dira eserita gizon eta emakume txirrindulariak. Gizonezkoek hankak zabal-zabalik dituztela, eta emakumeak, berriz, hankak itxita). Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-06 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Eneko Lazkoz, Alaia Martin, Aitor Sarriegi, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda Tema propuesto: Txinatarrek urte berria hasi dute: Tigrearen urtea. Zuek ze animaliarekin lotzen duzue 2022a? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-11 Ordizia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Orain hilabete batzuk euskarari eta bertsolaritzari egindako ekarpenagatik eta Emaneurre taldearen iniziatibaz, Ordiziako Andra Mari kalean, tabernen aurrean, Lazkao Txikiren irudia edo murala egin zen. Baina, badakigu historiak bere bueltak dituela eta egin beharreko bueltak gainera, eta Ordiziako Koordinakunde Feministak eskaera egin du. Lazkao Txikiren irudia dagoen bezala, Nerearena ere aurreko paretan jartzeko. Irudi hori pareko horman jarriko dela pentsatuz, aurrez aurre jarriko ditugu Nerea eta Lazkao Txiki. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-05 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihane Perea
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aurten jaiei hasiera ematen dien suziria lanbide desberdinak dituzten 5 emakumek bota dute. Euretako batek zera zioen “Gizarte berri bat eraikitzen ari gara eta ondorioz jai berri batzuk, emakumea gizartea lekua hartzen doan seinale”. Baina gurean abuztuan, udan, oporrekin eta jaiekin lotuta, emakumearen jazarpen, eraso eta bortxaketa salaketa kopuru handia egoten da. Azken asteetan, baita bart gauean ere, ziztadak jaso dituzte emakumeek; emakumeek salaketa egin dute. Nolako jaiak eta gizartea behar ditugu? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-15 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Aurten Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatuko da. 80ko eta 90ko hamarkadetan olatuaren gailurrean ibili hintzen Sebastian. Hiru mikrofono ditiagu eta bakoitzetik bertso bana kantatzea eskatuko diat. Lehenengotik garai hura nola bizitu huen erranen diguk; bigarrengotik txapelketa eta bertso kideen lana nola bizi dituan kontatzeko eskatuko diat; eta hirugarrengotik, txapelketei buruz gazte bati zer aholku emango hiokeen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-15 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: 25 urte dira Arantza Rock jaialdia antolatzen hasi zirela Arantzan. Duela 25 urte Sebastianek eta Nereak elkar ezagutu zuten Arantzan. Bikotea osatu zuten baina apurtu ere egin zen bikotea. 25 urte pasatu eta gero topo egin duzue Arantzan. Baina oraingo Sebastian eta Nerea, Sustrai eta Amaia izanen dira. Lehengoa nola bizitu zenuten eta oraingo egoera nola bizi duzuen kantatu behar duzue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Unai Gaztelumendi Arandia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Kataluniatik etorritako batzuek esaten zidaten hemen oso ondo bizi garela, garesti xamar baina ondo bizi, eta soldata ona izango dugula hala bizitzeko. Zuek bi autonomo zarete. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-25 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Argi dago zezenketak eta tauromakia Euskal Herrian beherantz doan fenomeno bat dela eta amaitu egingo dela. Baina Bizkarra, zuretzat egun hori berandu etorriko da. Zu zezena zara eta gaur Bilboko zezen plazan zaude. Aurrean duzu beste Aitor hau, toreroa, zu xaxatzen eskuetan Espainiako bandera duten bi banderilla dituela, zuri sartzeko prest. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-27 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Eli Pagola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Jon aita eta Eli alaba. Jon EH Bilduko zinegotzia da herrian. Jon, etxerako bidean “Bildu kapitalista” dioen pintada ikusi duk, gorriz idatzita. Etxera sartu orduko bi esprai poto gorri ikusi dituk sukaldeko mahaian eta Eli alaba eskuak garbitzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-27 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Badakigu Jon eta Anjel Mari bi Athletic zale sutsu eta fin zaretela, Athleticen filosofiarekin bat datozenak. Tira, Jon duela gutxi arte zetorren bat taldea euskal jokalariekin bakarrik osatzeko filosofiarekin. Azkenaldian zalantza sortu zaio Joni, batez ere Realaren azken kopa eta Europako sailkapenak ikusita. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-27 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Puntua: Argindarra ta gasa / urre prezioan
Puntua: Hotzik pasako al dugu / aurtengo neguan?
Puntua: Ta Iberdrolak berriz / irabazi latza
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-30 Langraiz-Oka Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Perea, Iñaki Viñaspre
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Oilasko sexadoreak zarete; hots, oilaskoen sexua bereizten aritzen zarete; Oihane bista galtzen hasia zara. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-08 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Esaten dute arrantzaleentzat bi mundu existitzen direla. Lurra eta itsasoa. Itsasoa gogorra baina aldi berean harrapatzen omen du. Izan ere, itsasoarekin lotura handia izan dugu euskaldunok. Beñat arrantzalea izan zara eta duela hilabete jubilatu egin zara. Hala ere goizero jagi eta itsasora jotzen duzu. Zer ematen dizu itsasoak? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-29 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hemen da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Zuk Etxahun, Oihana Bartra pasako dela finalera diozu. Zuk Arkaitz, Jone Uria pasako dela diozu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-29 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zer esan behar duzue zuen defentsan? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa