Búsqueda general
Nueva búsqueda Persona: "Ugartetxea, Beñat" Persona: Berriozabal, MaiteConcretar búsqueda
Resultados: 531
2022-03-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Miren Artetxe
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Seikoa, txikiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Miren, Tinder bidez ezagutu duzu norbait eta astebetez egun eta gau hitz egiten aritu ostean, gogotsu bezain urduri abiatu zara gaur Zarautzetik Donostiarantz. Izan ere, San Telmo museoan dagoen “Baginen bagara” erakusketa bisitatzea erabaki zenuten zuen lehenengo zitan. Bertan ezagutuko duzue elkar aurrez aurre. Errepidean zoazela baina, bide bazterrean auto bat ikusi duzu geldi. Eta kanpoan eskuak altxa eta laguntza eskatzen ari den norbait. Autoa gelditu duzu bide bazterrean eta autotik irten bezain laster ohartu zara Saioa ezagutzen duzula, eskuak altxatzen ari dena. 15 urtetik 30 urtera arte zure bikotekidea izan zen Saioa. Beste gauza askoren artean astuna, intentsoa eta oso erromantikoa zelako utzi zenuen. Berarengana gerturatu zarenean, honela esan dizu Saioak. “Joe, merezi izan du autoarekin bazterra jotzeak, horrek zu berriz ikustea esan nahi badu”. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-06 Getxo Berezia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Azken urteetan etxeetan lapurtzea izan da zure ogibidea. Aurrez ikusi eta zaintzen dituzu jendearen ohiturak. Hori egin, eta Algorta inguruko itxura oneko familia baten etxera lapurtzea erabaki duzu. Sartu zara haien etxera, baina zure sorpresarako aberatsetik gutxi du familia honek. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iruri Altzerreka, Miren Amuriza, Janire Arrizabalaga, Onintza Enbeita, Aissa Intxausti, Enare Muniategi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda Tema propuesto: Nola aldatu zuen esperientzia bertsolaritzan hasi zinetenetik hona? Elkartzeak gauza onak eta txarrak ditu. Zer da zuentzat elkartzea? Zer da elkar topatzea? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Aissa Intxausti, Enare Muniategi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur belaunaldikotasuna agerian da hemen. Zuek hiruok urte desberdinetan jaiotakoak zarete, belaunaldi desberdinketakoak. Zuen belaunaldian kokatuta, zer eskertzen diezue aurrekoei? Zer eskatu hurrengoari? Eta zuek belaunaldi moduan zer duzue eskaintzeko? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Josune Aramendi, Izaro Bilbao
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bizilagunak zarete, eta Josune, zu Izarorengana hurbiltzeko aitzakia bila zabiltza beti. Gaur arropa eskegitzen ari zarela kamiseta bat erori zaizu bere tenderetera. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-03-08 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Erika Lagoma
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuen gizonek edo senarrek kamioilari moduan egiten dute lan, eta denboraldi luzeak ematen dituzte etxetik kanpo. Hori dela eta, kanpora doazen bakoitzean Erikaren etxean batzen zarete biok, eurak bueltan etorri arte. Gaur goizean, ohe berean esnatu zarete. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-10-02 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Atzo Arrasaten Maritxu Kajoi ospatu zuten, eta Iurretan Migeltxu Kajoi. Amets, Migeltxu Kajoi eta Jon Maritxu, gaur ohe berean esnatu zarete. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-03-08 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur goiz itzartu zara, eta etxeko beharrak egiten hasi zara: etxea garbitu duzu birritan, eta etxeko denen arropak lisatzen ipini zara. Halako batean, irratia piztu duzu, eta hala dio: "Gaur martxoaren 8a da, Emakumearen Eguna". Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-09-06 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gai-librean kartzelako-lana Tema propuesto: Kontrol neurriak gero eta handiagoak ei dira gizartean. Eraikin honetara sartu zarenetik gutxienez hamar kamara ikusi dituzula ohartu zara. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-03 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Andre banandua zara, eta hiru seme-alaba dauzkazu zure kargu. Hasieran langabeziako diruaz moldatzen zinen, baina orain hori ere ez duzu jasotzen. Gaur gauean kalera irten zara, prostituzioa helburu-edo. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-03 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maddalen Arzallus
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Miren, Maialenek, zuk dakizula, behintzat, ez du sekula bikotekiderik eduki, eta antza denez topatu du; egunotan ez du berari buruz berba eta berba baino egiten. Azkenean, jarri duzue hitzordua Maialenen bikotea ezagutzeko. Ordubete inguru daramazue zain, baina hemen ez da beste inor ageri. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-05-07 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok Bilduko kideak edo jarraitzaileak izan zarete hasieratik, eta jakin zenuten Bildu legalizatu dela. Ospatzeko ekitaldi bat antolatu duzuen arren, Sustrai, zuk Jone ez duzu horren pozik ikusten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-05-26 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hauteskunde oste sasoian gauden honetan, lehengoan, DF Bertsozale Eskolako jardunaldian, Amaia Agirre izan zen hemen, eta berak aipatzen zuen gauzetako bat zen bertsolarien erreferentziak aldatu egin direla denborak aldatu diren heinean. Hauteskunde sasoi honen errepaso bat egin dezazuen gurako nuke, orain dela ehun urteko bertsolari bik egingo luketen lez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-05-26 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Bizi erdia osasuna galtzen, eta beste erdia konpontzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-09-06 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Etxahun Lekue
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Goizean feria nagusia izan da Elorrion. Etxahun artzainak gazta postua jarri du. Jendeak probatu bai, baina ez du ezer erosten. Miren askotan pasa da gazta probatzera. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-04-25 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Xabi Paya
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Cegasa enpresako beharginak zarete. Zuen lan egoera txarra dela eta, erabaki duzue ibilaldi bat egitea Oñatitik Gasteizera. Gasteizen bizi da Cegasako nagusia. Hartu dituzue behar dituzuen gauza guztiak eta ekin diozue bideari. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-26 Gorliz Jaialdia [Bertsoa] / Odei Barroso, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aita eta semea zarete. Urteak aurrera eta aitak ibiltzeko gero eta traketsago dagoela eta, medikuak makulua behar duela esan zion aspaldi. Semeak behin eta berriz esan dio makuluarekin ateratzeko. Gaur onartu du aitak eta irten dira. Baina makulua eskuan, ez du lurrean kolpatu ere egiten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-10 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aita-alabak zarete. Ikasturtea hasi berria da eta beste batzuetan Andoni, zure bost urteko alaba, Maialen, konforme joan izan da eskolara. Oraingoan, ordea, oporretan oso ondo pasa duela eta ez duela eskolara joan nahi esan dizu. Garaia heldu denean, Maialen ohe azpian ezkutatu da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-03 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Entzule gehienek badakite lagun onak zaretela, eta horregatik joan zarete elkarrekin oporretan, aspaldiko sasoietan moduan. Hiru egun daramatzazue, eta egun hauetan, goizetan izan dituzuen eztabaiden ondoren, erabaki duzue bakoitzak bere aldetik turismoa egitea, eta iluntzean afaltzeko batu zarete. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-08 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: 2020rako Madrilek plan batzuk bazituen, Olinpiadak, hain zuzen ere. Atzo jakin genuen, ordea, ez direla Madrilen izango, Tokion baino. Ana Botella, Jone, ezetza jakin eta gero, kopetilun itzuli da etxera. Zain dauka etxean Jon senarra, Jose Maria Aznar. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa