Búsqueda general
Nueva búsqueda Año: "1989" Persona: Peñagarikano, Anjel MariConcretar búsqueda
Resultados: 2597
2006-03-26 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Azkenaldian gazteen artean ohitura bihurtu da lokaletan geratzea. Sustrai, zu, jokaera hori duen hamasei urteko gaztea zara. Peña, berriz, lehengo ohitura zaharrean parrandan tabernetan jarraitzen duena. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-06-01 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Hire berdin-berdina huen panpin bat egin eta hilkutxa batean sartu genian. Bazirudian Egaña hilda zegoela eta horixe sinetsarazi genioan jende guztiari. Han pasatu hituen hire hilkutxaren aurretik bertsolari guztiak, batzuek errezatu, besteek negar egin... Eta magnetofoi bat jarri genian dena grabatzen. Hi haiz magnetofoi hura. Kontaiguk zer esan zuten atzeko bertsolariek. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Periodikua hartu eta zabaldu duk eta hire eskelarekin egin duk topo. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-04-27 Orio Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Joan den astean oso haize indartsuak izan ziren eta Pasaiko txalupa bat irauli zen arrauneko entrenamenduak egiten ari zirela Hondarrabian. Bertako timonel gaztea desagertu egin zen. Gertakizun horretan oinarrituz, Egaña, klubeko presidentea izango da, eta berri txarra ematera doa, Peñagarikano. umearen aitarengana. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-04-04 Lazkao Ekitaldipekoa [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka hileta agurra Tema propuesto: Lazkao-txikiren hileta elizkizunean kantatua. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Neurri luzekoak Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Betidanik ongi-bizi bat (bibidore bat) izan zaitugu. Azkenaldi honetan gaizkitu eta medikuarengana jo duzu. Bizitzekotan, bizimodua zeharo aldatu beharra duzula esan dizu gainera. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-17 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto:
San Balentin izan da aste honetan, eta Xebastianek jaso ditu arrosak, ohar polit batekin, baina ez zaio asko gustatu. Bonboiak ere jaso ditu, eta haiek ere ez zaizkio gustatu, ez ditu probatu ere egin. Ez zegoen Xebaxtian oso harbera San Balentin egunean. Baina hiru bertso ere jaso ditu, zuen hiru bertso. Ea nola jasotzen ote dituzun.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-25 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Zuek laurak Lezoko gazte kuadrilla bat zarete, eta ikusita Lezon gazteentzat dagoen ekipamendu falta, erabaki duzue marmoldegi zaharra okupatzea. Kontua da joan zaretela marmoldegia okupatzera, eta ertzainak etorriko diren beldurrez gaueko txandak antolatzea erabaki duzuela. Lau lagun zarete, baina laurok nortasun desberdina daukazue. Zu, Peña, mundujalea zara, beti nahi duzuna lortzen duzu: Allerrun apuntatzen zarela, eta taldeko pitxitxia zara; Morixkan apuntatzen zarela, hanka gehien altxatzen duzu, eta Mainontzin apuntatuta Maialeni txapela kentzeko modukoa zara. Zu, Mendiluze, sakona, traszendentala, mistikoa, filosofoa, misteriotsua eta iluna. Zu, Maia, zure historial klinikoan jartzen duen moduan, histeriko paranoikoa zara, haluzinazioak eta agresibitateak uztartzen dituzu. Eta zu, Sarriegi, despistatua, distraitua, autonomoa eta satelitea zara. Laurak elkartu zarete marmoldegian, eta dagoeneko ilundu du.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-22 Orio Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Loretxu tabernan egiten zituen otorduak Manuelek, eta ordu asko ematen zituen han. Hiru hauek ere hara joan dira hamaiketakoa egitera, bukatu dute, baina inork ez du eskua patrikan sartzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-27 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Bertako auzoko baserri bateko aita-alabak zarete. Lursail txiki bat baduzue betidanik, baratzearekin, baina aspaldiko urteetan, iritzi desberdinak zirela eta, askotan eztabaidan izaten zineten. Joan zen urtean, aitak terreno erdia alabari eman zion, bere erara landu zezan. Etxeko sukaldean zaudete, urtebete geroago, bakoitza bere uztarekin; alabarenak karakolez beteak, baina ekologikoak; aitarenak oso-osorik, animaliarik gabe, baina sulfatoaren urdinarekin.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-08-02 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Aurrez beste bertsolari askok egin duten moduan, Peñagarikanok bere memoriak idatzi nahi ditu. Buru-belarri horretan dabil. Baina ez da erreza, aldamenetik kendu ezinik dabilelako lotsa, Maialen, eta ausardia, Iturriaga. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-08-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Polizoi bi zarete. Afrikatik Europara etortzeko asmotan itsasontzi baten sartu zineten polizoi bi. Poliziak badaki itsasontzian zaudetela, baina ez dizue jaisten uzten. Berriro Afrikara joango zaretela diote. Hortxe zaudete itsasontzian eta Bilboko burrunbada guztia iristen zaizue. Marijaia, txosnak, baina zuek ezin itsasontzitik jaitsi. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-02-28 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: (Zerbitzariek edari botilak utzi dituzte mahai gainean). Xebastian eta Iñaki Murua egiaztatzaileak dira. Zuek, Andonik eta Peñak, botilak entregatu dituzue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-06-20 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Igor Elortza, Alaia Martin, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Badira hamaika urte Egunkaria itxi zutela, eta gure bizitzan arrastoa uzten duten albisteak gogoratzen ditugula esaten dute. Zuek non zeundeten otsailaren 20 hartan? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-08-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Etxahun Lekue, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Eltxoa izango zara Julio, bertso saio honetan atzeko hiruren odolak probatu dituzun eltxoa. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Andoni, ehiztaria zara eta Peñagarikano txakurra ekartzeko egundoko dirutza pagatu duzu. Baina ikusten duzun moduan ez dago lanerako gertu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-05-06 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Baserri batean, Igor ardia belarra jaten bakarrik egoten zen lasai-lasai. Etxeko aurrea garbitzeko jarri zuten. Baina orain ardi berria ekarri dute, Peña, eta hau azkar- azkar belar guztia jaten hasi da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto:
Sei argazkitan programan atera zen Peña. Eta hara hemen beste argazki batzuk
Pantailan Peñagarikanoren argazki hauek azaltzen dira:
Jaunartze egunekoa
Ehiztari moduan, uso batzuekin
Perretxiku biltzaile, onddo handiekin
Athleticzale bufanda batekin
Galdera ikur bat
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Tema propuesto: Zu, Anjel Mari, saioa ikustera etorri zara. Hasieratik Jon, zure ondokoa, koadernoa hartu, eta jakintsu plantak egiten ari da. Bertsotako oin guztiak bertsolariek kantatu aurretik apuntatzen ditu, baina oraindik ez du bakarra ere asmatu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-27 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Lizaso eta Peñagarikano auzoak zarete; zuen baserriek elkarren ondoan daude. Gogoratzen duzuenetik beti egon zarete haserre, zuen gurasoak eta haien gurasoak bezala. Hori ikusita, bitartekari bat hartu duzue, Andoni. Bakoitzak haserre horren arrazoiak eta minak azaldu behar ditu, eta Andonik ebatziko du arrazoia nork duen, inork baldin badu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
