Búsqueda general
Nueva búsqueda Año: 2015 Términos de búsqueda: BapateanConcretar búsqueda
Resultados: 77
2015-09-13 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur amaitu dira jaiak, baina gaur gauean ere parranda egon da Elorrion. Unai, gauero atera zara parrandara. Goizean, etxera bueltatzerakoan, andre bera atera zaizu leihora, Iratxe, buruarekin keinua eginez, “Desde luego!”. Gaur ere hortxe duzu zuri begira eta zerbait esatea pentsatu duzu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-29 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bar-kos eta Bar-cina zarete zuek. Uxue eta Yolanda (Unai eta Julio) eta noski “bar” batean egin duzue topo. Azken hilabete hauetan, aunitz aldatu da zuen bizitza. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-02-05 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Odei Barroso, Beñat Gaztelumendi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ohean zaudete biak. Ez dakizue nola esango diozuen... Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-03-08 Alegia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto:
Uxue, lagun batek pasarte hau irakurri dit zure liburutik. (Eserlekuetatik testua irakurtzen dute).”Sasoi hartarako ez zegoen Donostiara eta Parisera neskame joateko ohiturarik. Herriko neska asko paper fabrikan enplegatu ziren gutun-azalak egiten. Zenbaitek negozio txikiak ireki zituzten erdialdeko kaleetan. Eta gutxi batzuk unibertsitatera joaten ziren letretako ikasketak egitera.
Ni salbuespena izan nintzen. Hirian bizi zen amaren aldeko izeba bat etorri zitzaigun etxera. Emakume dotorea zen. Balentziagarena omen zen mostaza koloreko berokia erantzi zuena sukaldera sartu orduko. Ama urduri nabaritu nuen janzki hura sarrerako esekitokian zintzilikatzean, bere esku maiztuekin hondatuko zuen beldur balitz bezala. Plastikozko zamauari begiratu azkarra egin zion izebak.
“Klara anderea hilzorian dago” esan zion amari “Konfiantzazko norbait behar dugu hura zaintzeko”.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Zuek elkarrekin egindako hitz bakarrak eguraldiaz egiten dituzue. Igogailuan bakarrik egiten duzue topo, eta konbertsazio motz horietan horretaz aritzen zarete beti.
Iker, konturatu zara edozein eguraldi egiten duela ere Uxue beti gustura dagoela. Euria, elurra, hotza, beroa… beti bilatzen dio bere alde ona eta beti hitz egiten du pozik eguraldiaz. Nazkatuta zaude eta zerbait esatekotan zara. Oraintxe sartu da Uxue igogailuan.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-05-08 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Izar Mendiguren, Ander Solozabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Gosaltzen ari zaretela irakurri duzue egunkarian, Durangon Eñaut Aiartzaguena Bravo komikilariari argazkia bidali eta komiki baten protagonista bihurtzen zaituela. Hori egitea bururatu zaizue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-06-20 Muskiz Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Fredi Paia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Uda sasoian irakasleek eta ikasleek opor luzeak izaten dituzte. Arkaitz, zu, irakaslea zara eta pentsatu duzu surf ikastaro bat egitea. Eman duzu izena Arkaitz, eta Sopelara joan zara. Lehen eguna da eta Fredi zure lagun handia topatu duzu, irakasle moduan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Elkarrekin bizitzera joaten zareten bikotea zarete Alaia eta Andoni. Bazkaltzeko garaia iritsi da, eta lentejak jartzeko asmoa duzue. Andoni lenteja zorroa eskuetan eta Alaia patata eskuetan elkarri begira geratu zarete. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-07-08 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabi Paya
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: 2007an, munduan zehar bidaiak egin genituen. Baina bidaiak egiteko era desberdinak daude. Zuk, Xabi, pilulak hartu dituzu eta zure bidaiaren amaierara iritsi zara. Zuk, Aitor, berriz, orain hasiko duzu bidaia. Tori pilulak Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-12 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Mendizabal, Haritz Mujika
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Seiko handia (hg) / Hiru puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Zuek beti pentsatu izan duzue arrisku-kirol horietakoren bat egitea, baina horretan geratu izan da beti. Orain ordea, “Mendi” ausartu da eta zubi batetik behera paraxuta txiki batekin botatzea pentsatu du. Haritzek, ordea, ezezkoa esan dio, bera ez doala.
Ailegatu da, bada, Unai zubi gainera. Baina, behera begiratu duenean, zalantzak sortu zaizkio. Ez daki zer egin, eta Haritzi telefonoz deitzea bururatu zaio. Lasai, komunean eserita dagoela, hartu du Haritzek telefonoa.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-31 Auritz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Biei txiki-txikitatik etiketa desberdinak jarri dizkizuete, etxean, auzoan, eskolan... Zuri, Maialen, beti erran dizute “Zu bai inteligentea, nahi duzuna egingo duzu bizitza honetan”; zuri, berriz, Amets, “Hau bai tontoa, ba ote dago tontoagorik?”. Bientzako zaila izan da karga horrekin bizitzea. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-11-12 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aimar Karrika
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Badakigu, zu, Aimar, Auritzekoa zarela, eta, zu, Amets, Hendaiakoa. Auritz eta Orbaitzeta muga herriak dira eta Hendaian itsasoratzen da Bidasoa.
1985ean Orbaitzetakoa zen Mikel Zabaltza Bidasoako uretan agertu zen hilik. Jakin duzue dokumental bat egin nahi dela, egia bilatzen duen dokumental bat.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-11-20 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Maialen, zentro komertzialera joan zara erosketak egitera. Bete duzu gurdia eta kaxara iritsi zara. Han, Iker kajeroa dago. Kobratu ahala erositakoaz komentario eta galderak egiten ari zaizu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Andoni, zuk Juliorengana jo duzu kexaka. Julio zure semearen maisua da, eta haurrari jartzen dizkion etxeko lanak zailegiak direla eta, kexatu zara. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-29 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Eneko Fernandez, Julen Zelaieta
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Sustrai, Osasunako futbol jokalaria zara eta zuek, Julen eta Eneko, bere gurasoak. Osasunazale borrokatuak. Athletic-era joateko eskaintza jaso duzu. Hortxe dituzu ezker-eskuin: Julen “ bai onartu” eta beste aldean Eneko “ez, Osasunan gelditu”. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-02-07 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Jon, alkatea eta Beñat, alkatearen semea. Gazteek sinadura-bilketa egin dute lokal eske eta Jon alkatea harrituta dago, bere semearen sinadura zerrendan dagoelako. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Miren Amuriza, Irati Anda, Amets Arzallus, Jon Maia, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda Tema propuesto: Gasteizen bezala, “Ayudas más justas” elkarteak beste hainbat tokitara ere hedatu dira, eta bistan da beste eskakizun batzuk ere badituztela. Zuen ustez zer da laguntza bidezkoago bat? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-04-10 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Fredi Paia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hauteskundeak gertu dira, eta kanpainetan denetik ikusi dugu: zabor edukiontziaren barruan dantzan, rapa egiten bideo batean, denona den ikur bat erabiltzen… Zuek bi hautagai zarete. Fredik astero megaproiektuak eta megaobrak aurkezten ditu. Sebastianek herria konpondu, soldatak ordaindu... apalago ibiltzen da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-07-08 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
2013an ipuinak moldatzen ibili ginen. Besteak beste Edurne Zurirena. Edurne Zuriren amaordeak bazuen ispilu bat, eta ispilu bizidunari galderak egiten zizkion eta hark egia erantzuten zuen beti. Egia gordina bazen ere.
Jarri markoaren atzean, eta zu hasi galdezka, Jone.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-10 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Fredi Paia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Demagun bertsolaritza krisi sakon batean sartu dela eta plazak hustu direla bertso eta bertsozalez. Zuk atzekoen gaitasunak ezagutzen dituzu. Eta zein da emango zeniokeen aholkua, gaitasun horren arabera, bizimodua ateratzen jarraitzeko? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
