General search
New search Year: 2015 Search terms: BapateanRefine your search
Found results: 77
2015-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Iker Zubeldia
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Zuek elkarrekin egindako hitz bakarrak eguraldiaz egiten dituzue. Igogailuan bakarrik egiten duzue topo, eta konbertsazio motz horietan horretaz aritzen zarete beti.
Iker, konturatu zara edozein eguraldi egiten duela ere Uxue beti gustura dagoela. Euria, elurra, hotza, beroa… beti bilatzen dio bere alde ona eta beti hitz egiten du pozik eguraldiaz. Nazkatuta zaude eta zerbait esatekotan zara. Oraintxe sartu da Uxue igogailuan.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Diana jotzen duen musikari bat zara, Iker. Goizeko zortzitan diana jotzera atera eta beste hirurak oraindik erretiratu gabe ikusi dituzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ertzainak zarete. Patruila lanean zabiltzatela, genero indarkeriako deia jaso duzue irratitik. Lekura iritsi eta konturatu zarete lehengo astean ere leku beretik jaso zenutela salaketa. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-13 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaur amaitu dira jaiak, baina gaur gauean ere parranda egon da Elorrion. Unai, gauero atera zara parrandara. Goizean, etxera bueltatzerakoan, andre bera atera zaizu leihora, Iratxe, buruarekin keinua eginez, “Desde luego!”. Gaur ere hortxe duzu zuri begira eta zerbait esatea pentsatu duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-29 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bar-kos eta Bar-cina zarete zuek. Uxue eta Yolanda (Unai eta Julio) eta noski “bar” batean egin duzue topo. Azken hilabete hauetan, aunitz aldatu da zuen bizitza. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-03 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
Puntua: Ze desio dituzu / urte berrirako?
Puntua: Aurten helduko zara / berrogei urtera
Puntua: Berrogeiko krisia / nola daramazu?
Puntua: Beti gazte izatea / posible ote da?
Puntua: Zu ere zahartzen baina / fuerteago zaude.
Puntua: XILABAko txapelak / indartu zintuen.
Puntua: Burutik fuerte zaude / ta gorputzez nola?
Puntua: Ba ni baino argalago / zeu zara bakarra.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-02-07 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Jon, alkatea eta Beñat, alkatearen semea. Gazteek sinadura-bilketa egin dute lokal eske eta Jon alkatea harrituta dago, bere semearen sinadura zerrendan dagoelako. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Miren Amuriza, Irati Anda, Amets Arzallus, Jon Maia, Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Gasteizen bezala, “Ayudas más justas” elkarteak beste hainbat tokitara ere hedatu dira, eta bistan da beste eskakizun batzuk ere badituztela. Zuen ustez zer da laguntza bidezkoago bat? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-04-10 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Fredi Paia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hauteskundeak gertu dira, eta kanpainetan denetik ikusi dugu: zabor edukiontziaren barruan dantzan, rapa egiten bideo batean, denona den ikur bat erabiltzen… Zuek bi hautagai zarete. Fredik astero megaproiektuak eta megaobrak aurkezten ditu. Sebastianek herria konpondu, soldatak ordaindu... apalago ibiltzen da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-05-08 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Izar Mendiguren, Ander Solozabal
[Extempore verse]Stanza name: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Gosaltzen ari zaretela irakurri duzue egunkarian, Durangon Eñaut Aiartzaguena Bravo komikilariari argazkia bidali eta komiki baten protagonista bihurtzen zaituela. Hori egitea bururatu zaizue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-06-20 Muskiz Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Fredi Paia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Uda sasoian irakasleek eta ikasleek opor luzeak izaten dituzte. Arkaitz, zu, irakaslea zara eta pentsatu duzu surf ikastaro bat egitea. Eman duzu izena Arkaitz, eta Sopelara joan zara. Lehen eguna da eta Fredi zure lagun handia topatu duzu, irakasle moduan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Elkarrekin bizitzera joaten zareten bikotea zarete Alaia eta Andoni. Bazkaltzeko garaia iritsi da, eta lentejak jartzeko asmoa duzue. Andoni lenteja zorroa eskuetan eta Alaia patata eskuetan elkarri begira geratu zarete. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-07-08 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: 2007an, munduan zehar bidaiak egin genituen. Baina bidaiak egiteko era desberdinak daude. Zuk, Xabi, pilulak hartu dituzu eta zure bidaiaren amaierara iritsi zara. Zuk, Aitor, berriz, orain hasiko duzu bidaia. Tori pilulak Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-12 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Mendizabal, Haritz Mujika
[Extempore verse]
Stanza name:
Seiko handia (hg) / Hiru puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Zuek beti pentsatu izan duzue arrisku-kirol horietakoren bat egitea, baina horretan geratu izan da beti. Orain ordea, “Mendi” ausartu da eta zubi batetik behera paraxuta txiki batekin botatzea pentsatu du. Haritzek, ordea, ezezkoa esan dio, bera ez doala.
Ailegatu da, bada, Unai zubi gainera. Baina, behera begiratu duenean, zalantzak sortu zaizkio. Ez daki zer egin, eta Haritzi telefonoz deitzea bururatu zaio. Lasai, komunean eserita dagoela, hartu du Haritzek telefonoa.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-31 Auritz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Biei txiki-txikitatik etiketa desberdinak jarri dizkizuete, etxean, auzoan, eskolan... Zuri, Maialen, beti erran dizute “Zu bai inteligentea, nahi duzuna egingo duzu bizitza honetan”; zuri, berriz, Amets, “Hau bai tontoa, ba ote dago tontoagorik?”. Bientzako zaila izan da karga horrekin bizitzea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-11-12 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aimar Karrika
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Badakigu, zu, Aimar, Auritzekoa zarela, eta, zu, Amets, Hendaiakoa. Auritz eta Orbaitzeta muga herriak dira eta Hendaian itsasoratzen da Bidasoa.
1985ean Orbaitzetakoa zen Mikel Zabaltza Bidasoako uretan agertu zen hilik. Jakin duzue dokumental bat egin nahi dela, egia bilatzen duen dokumental bat.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-11-20 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maialen, zentro komertzialera joan zara erosketak egitera. Bete duzu gurdia eta kaxara iritsi zara. Han, Iker kajeroa dago. Kobratu ahala erositakoaz komentario eta galderak egiten ari zaizu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Andoni, zuk Juliorengana jo duzu kexaka. Julio zure semearen maisua da, eta haurrari jartzen dizkion etxeko lanak zailegiak direla eta, kexatu zara. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-29 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Eneko Fernandez, Julen Zelaieta
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Sustrai, Osasunako futbol jokalaria zara eta zuek, Julen eta Eneko, bere gurasoak. Osasunazale borrokatuak. Athletic-era joateko eskaintza jaso duzu. Hortxe dituzu ezker-eskuin: Julen “ bai onartu” eta beste aldean Eneko “ez, Osasunan gelditu”. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-07-08 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
2013an ipuinak moldatzen ibili ginen. Besteak beste Edurne Zurirena. Edurne Zuriren amaordeak bazuen ispilu bat, eta ispilu bizidunari galderak egiten zizkion eta hark egia erantzuten zuen beti. Egia gordina bazen ere.
Jarri markoaren atzean, eta zu hasi galdezka, Jone.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa