Búsqueda general
Nueva búsqueda Términos de búsqueda: BapateanConcretar búsqueda
Resultados: 4174
2013-12-27 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Maialen, 60 urteko emakumea izango zara, 80. hamarkadan hainbat gizarte mugimenduren bueltan ibilia, tartean abortu eskubidearen aldeko manifestazioetan, baina denborak aurrera, apartatzen joan zara mugimendu hauetatik, eta gaur egun urruti samarretik bizi dituzu. Gabon buelta honetan, Onintza, hogeita hamar urteko alaba, bere urtebeteko alabarekin etorri zaizu etxera, bazkaltzera. Bazkaldu duzue, garbitu dituzue ontziak, eta alabatxoa motxilan hartu eta esan dizu "Bagoaz!", eta zuk "Nora?"; "Abortu eskubidearen aldeko manifestaziora. Bazatoz?".
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-30 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: BECeko finalean txapelketatik agurtu egin zinen. Eta gure partetik bejondeizula eman dizkiguzun momentuengatik, zure ibilbideagatik, zorionak! Ez dugu hala ere gaurkoa agur bat izaterik nahi, baina beharbada bai balantze bat egitekoa. Zer eman dizute txapelketek eta zer kendu dizute txapelketek urte guztiotan? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-04-06 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Nekane Zinkunegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bikotea zarete. Larunbat arratsaldea da, eta zuen semeari begira zaudete. Ispilu aurrean makilatzen ari da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Irati Alcantarilla, Haizea Arana
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda puntutan Tema propuesto: Zuk Haizea, lehenengo aldiz probatu nahi zenuen bidente batengana joateko esperientzia; horretarako Irati bidente ospetsuarekin hartu zenuen hitzordua. Orain dela gutxi hasi duzue sesioa, baina oraingoz ez dirudi bidentearen ospea justifikatua dagoenik. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-16 Azkaine Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xumai Murua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Saran bizi haiz Amets, eta askotan tokatu zaik entzutea azkaindarrak harroxkoak direla. Hala ote? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-06 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Eneko Lazkoz, Alaia Martin, Aitor Sarriegi, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda Tema propuesto: Txinatarrek urte berria hasi dute: Tigrearen urtea. Zuek ze animaliarekin lotzen duzue 2022a? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-04-22 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Unaik tatuaje bat egin nahi zuen pandemia garaian. Eta egin zion Maialenek. Orain urte eta erdi geroago bueltan dator kendu egin nahi duela esanez. Maialenek gomendatuta “Honetatik hobeak aterako gara” jartzen duen testua tatuatu zuen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-08 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Alaia taberna bat daukazu Xabaten etxe azpian. Azken bi urte hauetan terraza edukitzeko aukera eduki duzu pandemia zela eta. Udalak gutun bana bidali dizue esanez terrazako baimena bertan behera utziko duela. Alaia ez dago batere pozik udalaren erabakiarekin; Xabat ordea terrazarik ez den eguna noiz iritsiko zain dago. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Erika Lagoma
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Andoni Egañak behin idatzi zuen gero eta zale gehiago ikusten zituela saioetan pantailari begira. Zuek saioz saio zabiltzate eta ohartu zarete hala dela. Gaur hona etorri eta aztertzen zabiltzate ea hori horrela den hemen ere. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-07-16 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Erabakitzeko gaitasuna aldarrikatzen den zerbait da baina ez da beti norbere esku egoten. Donostiako Udalak ezingo omen du Loiolako kuartel militarra bota Vox-ek jarritako helegitearen harira. Udalaren asmoa kuartela bota eta 2.000 etxebizitza egitekoa zen. Orain ondaretzat jotzen omen dute leku hori. Zuek Loiolako bi gazte zarete. Unai etxe okupatu batean bizi dena eta Maialen unibertsitaterako kuartel horretan gertatua ikertzen ari den gaztea. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-03 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Eneko Lazkoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aita-semeak zarete. Eneko semeak egunero egin du gaupasa, baita egunero eraman ere aitari txurro dozena erdi bat eta egunkaria. Lehen egunean Andoniri lasaitua eman zion; gaur Eneko semearekin hitz egitera dator. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-27 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Eli Pagola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Jon aita eta Eli alaba. Jon EH Bilduko zinegotzia da herrian. Jon, etxerako bidean “Bildu kapitalista” dioen pintada ikusi duk, gorriz idatzita. Etxera sartu orduko bi esprai poto gorri ikusi dituk sukaldeko mahaian eta Eli alaba eskuak garbitzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-11 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Unai Anda, Julene Iturbe Epelde
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Julene eta Unai, tabernan lanean ari zareten bi gazte zarete. Taberna itxita, dena batzen ari zaretela, Julene, Unaik esan dizu lan baldintza hauekin ez dagoela jarritzeko prest. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-25 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Txaber Altube, Oihana Arana
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Oihana eta Txaber, anai-arrebak zarete, eta zuen etxe berean bizi zen amona hil berri da. Zuk, Oihana, gaurko eta biharko egunak tanatorioan igarotzeko asmoa daukazu, baita hiletara joatekoa ere. Txaberrek, berriz, nahiago du datozen egunak bakardadean igaro. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-27 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Raperoak eta antzerkilariak kartzelaratu zituzten Espainian, twitteroak Euskal Herrian. Nahi duguna nahi dugun moduan erran dezakegu? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-02-24 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur ligatu egin duzue eta Ikerren etxera joan zarete. Iker bero-bero dago, baina Ametsi atentzioa deitu dio etxeko dekorazioak eta gau osoa objektuei begira darama, galdezka. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-14 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Tema propuesto: Militantea izan zara zure bizitza osoan. Entrega, konpromisoa, lana azpimarratzen dituzte zure kideek. Segurtasuna eman izan dizu beti egitura baten parte sentitzeak. Taldetasunari, kolektiboari esker jasaten duzu zure burua. Bilerekin betetzen duzu aisialdia; teorizazioarekin baretzen duzu antsietatea. Gaur ere nekatuta eta zigarro. Usainarekin iritsi zara etxera, langile-auzo bateko 10. pisura. Bilera batetik, gaueko 23:00etan. Emailak erantzuten ari zinela sumatu duzu kearen usaina. Balkoira atera zara. Eraikina sutan dago. Trinkoa da ke-lainoa eta garrek piztia baten erpeak dirudite. Korrika, etxetik irten eta teilatura igo zara. Ez duzu ihesbiderik. Telefonoa patrikan duzula ohartu zara orduan. 3 audio-mezu grabatu dituzu, zure azken hitzak direla jakitun, kea eta garrak gero eta gorago datozen bitartean. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-05-05 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Sustrai Colina
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bikotea zarete. Martxoaren 8ko greba eta gero Bartrak gustua hartu dio etxean lanik ez egiteari. Gatazka sortu da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-13 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Etxahun Lekue
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Unai, lau urte dauzkazu. Iaz hiru urteko gelan “jefea” zinen. Aurten hasi da ikasturte berria. Heldu da klaseko lehen eguna, eta atea zabaldu eta mutiko berria topatu duzu. Etxahun da gelako mutil berria eta berarengana joan zara. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-16 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Bartra
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hiru urtetik hona Oihanak beti behar izan du norbait gauez etxera laguntzeko. Gaur ere, Amaia, zu prest agertu zara laguntzeko. Baina Oihanak ezetz esan dizu, bakarrik joango dela. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa