Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Joanito Dorronsoro

Datos personales

Nombre
Dorronsoro, Joanito
Nombre y apellidos completos
Dorronsoro Goikoetxea, Joan
Nacimiento
1936 Ataun + Ataun < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Promotor
Dedicaciones
Organizador
Fundador de bertso-eskola
Profesor/a de bertsolaritza
Recopilador de documentos
Juez
Investigador/a
Jarduerei buruzko azalpenak
Biltzailea: Doinu biltzailea

Datos biográficos

Biografía
Apaiz ikasketak egin zituen Saturraranen (1947-1953) eta Donostiako Seminarioan (1953-1959); apaiz eginik, langintza hori bete zuen Gaintza eta Itziarren (1959-1975) eta apaiz izateari utzi egin zion 1977an. Torreaga Fundizioan aritu zen lanean lehenik (1970-1980) eta Zumaiako Aita Mari Ikastolan ondoren (1980-1999) aritu zen lanean, bihotzeko gaixotasun batek garaia baino lehen jubilatzea behartu zuen arte. Apaiz zereginak eta fundiziokoak bateraturik eraman zituen 1975a arte, apaiz izateari uztea deliberatzen hasi zen urtea. Libe Senosiainekin ezkondu zen 1977an.

60-70 hamarkadan apaiz-langile bihurtuz, ikastolak sortzen ibili zen, bertsolaritza irakasten. Bestelako meriturik asko baldin badu ere, ezpairik gabe, bertsolaritzaren ikerlari eta aztertzaile aintzindari eta garrantzitsu gisara pasako da bertsolaritzaren historiara. Bera izan zen Hezkuntzan bertsolaritza txertatzeko ahaleginetan saiatu zen lehenetakoa; metodologia zehatz batean oinarriturik Bertsolaritzaren Historia sailkatua osatu eta argitaratu zuen, eta bertsotarako baliagarri diren doinuen bildumarik zabalena egin du. Azken lan honek badu beste meriturik: doinuen izendapena. Bertso-Doinutegia egitasmo erraldoiaren aita da:
http://bdb.bertsozale.eus/web/doinutegia ]

Ikastolen mugimenduaren sortzaileetakoa izan zen (1965), eta euskara lantzeko bertsoa baliapide egokia zela iritzita, hezkuntzan bertsolaritza txertatzeko eta lantzeko material pedagogikoa prestatzen hasi zen. Lan horren fruitu izango ziren Saioa saileko Hizkuntzako textu liburutan txertatutako bertso ikaskizunak, Bertso Gida, Bertsotan I eta Bertsotan II. Azken lan hauek egiten ari zela, bertso-doinuen aberastasunaz eta sailkatze premiaz oharturik, doinu bilduma egitea erabaki zuen eta horretara lotu. Zumaiako Aita Mari ikastolaren sortzaileetakoa (1967), borondatez, bertsoak eta bertso-doinuak irakastera joaten zen, gero, irakasle gisara lanean hasi zenean Bertso-eskola sortu zuen Zumaiako Ikastolan bertan (1980), eta bertako eragile eta irakasle izan zen 1999ra arte.

Zumaiako Bertso-Eskolako sortzailea da, eta bere omenez ere egin zen Gabonetako Bertso-Paper Lehiaketa, Joanito Dorronsoro Saria. 2013ko Txapelketa Nagusian txapela jantzi zion Amets Arzallusi.