Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Joanito Dorronsoro

Datu pertsonalak

Izena
Dorronsoro, Joanito
Izen abizen osoak
Dorronsoro Goikoetxea, Joan
Jaiotza
1936 Ataun + Ataun < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Eragilea
Jarduerak
Testu liburu egilea
Antolatzailea
Bertso-eskola sortzailea
Bertso-eskolako irakaslea
Doinu-biltzailea
Doinu-epailea
Epailea
Ikerlaria

Datu biografikoak

Biografia
Apaiz ikasketak egin zituen Saturraranen (1947-1953) eta Donostiako Seminarioan (1953-1959); apaiz eginik, langintza hori bete zuen Gaintza eta Itziarren (1959-1975) eta apaiz izateari utzi egin zion 1977an. Torreaga Fundizioan aritu zen lanean lehenik (1970-1980) eta Zumaiako Aita Mari Ikastolan ondoren (1980-1999) aritu zen lanean, bihotzeko gaixotasun batek garaia baino lehen jubilatzea behartu zuen arte. Apaiz zereginak eta fundiziokoak bateraturik eraman zituen 1975a arte, apaiz izateari uztea deliberatzen hasi zen urtea. Libe Senosiainekin ezkondu zen 1977an.

60-70 hamarkadan apaiz-langile bihurtuz, ikastolak sortzen ibili zen, bertsolaritza irakasten. Bestelako meriturik asko baldin badu ere, ezpairik gabe, bertsolaritzaren ikerlari eta aztertzaile aintzindari eta garrantzitsu gisara pasako da bertsolaritzaren historiara. Bera izan zen Hezkuntzan bertsolaritza txertatzeko ahaleginetan saiatu zen lehenetakoa; metodologia zehatz batean oinarriturik Bertsolaritzaren Historia sailkatua osatu eta argitaratu zuen, eta bertsotarako baliagarri diren doinuen bildumarik zabalena egin du. Azken lan honek badu beste meriturik: doinuen izendapena. Bertso-Doinutegia egitasmo erraldoiaren aita da:
http://bdb.bertsozale.eus/web/doinutegia/bilaketa

Ikastolen mugimenduaren sortzaileetakoa izan zen (1965), eta euskara lantzeko bertsoa baliapide egokia zela iritzita, hezkuntzan bertsolaritza txertatzeko eta lantzeko material pedagogikoa prestatzen hasi zen. Lan horren fruitu izango ziren Saioa saileko Hizkuntzako textu liburutan txertatutako bertso ikaskizunak, Bertso Gida, Bertsotan I eta Bertsotan II. Azken lan hauek egiten ari zela, bertso-doinuen aberastasunaz eta sailkatze premiaz oharturik, doinu bilduma egitea erabaki zuen eta horretara lotu. Zumaiako Aita Mari ikastolaren sortzaileetakoa (1967), borondatez, bertsoak eta bertso-doinuak irakastera joaten zen, gero, irakasle gisara lanean hasi zenean Bertso-eskola sortu zuen Zumaiako Ikastolan bertan (1980), eta bertako eragile eta irakasle izan zen 1999ra arte.

Zumaiako Bertso-Eskolako sortzailea da, eta bere omenez urtero ospatzen da Gabonetako Bertso-Paper Lehiaketa, Joanito Dorronsoro Saria (http://ttiki.com/22096)

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Bapatean 88. Hitzaurrea eta doinu azterketa. EHBE. Donostia (1988)
Bertso Doinutegia, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea (1995)
Bertsotan I (1789-1936), Gipuzkoako Ikastolen Elkartea (1981)
Bertsotan II (1936-1980), Gipuzkoako Ikastolen Elkartea (1988)
Bertsotan. Irakaslearentzat Gida-liburua. GIE. Donostia
"Doinuak" Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 86 -an, Elkar / EHBE (1987)
"Doinuak" Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 89 -an, Elkar / EHBE (1990)
"Doinuak" Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 93 -an, Elkar / EHBE (1994)
"Doinuak" Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 97 -an, EHBE / Elkarlanean (1998)
"Doinuak" Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 91 -ean , EHBE / Elkar (1992)
"Doinuak" Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 95 -ean , GBE / Euskaldunon Egunkaria (1996)
Hizkuntza 5, Saioka saila, GIE. (1975)
Hizkuntza 6, Saioka saila, GIE (Boni Urkizurekin lankidetzan) (1976)
Irriaren giltza Mattin 1916-81. (Mattin kantari lantxoa)Mixel Lekuona. EHBE (1991)
Oharra: zenbait artikulu idatziak eta elkarrizketa ditu (HEMEN, JAKIN)
Argitaratutako grabazioak
Bertsotan (doinu zinta), Gipuzkoako Ikastolen Elkartea (1981)