Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Juan Mari Lekuona

Datos personales

Nombre
Lekuona, Juan Mari
Nombre y apellidos completos
Lekuona Berasategi, Juan Mari
Nacimiento
1927 Oiartzun + Oiartzun < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Defunción
2005 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Investigador/a
Dedicaciones
Juez

Datos biográficos

Biografía
Manuel Lekuona ahozko tradizioaren ikerlari ospetsuaren iloba eta jarraitzailea. Gasteizko apaiztegian eta Erroman egin zituen ikasketak. Donostiako Seminarioko eta EUTG-ko irakaslea. Euskaltzain oso izendatua (1987), Euskaltzaindiako Literatura-batzordeko arduraduna eta lehendakariordea (1989-1996).1989-2005eko maiatza arte Euskaltzaindiaren Donostiako ordezkaria izan zen. 2005ean Euskaltzaindiako literatura-batzordeko ohorezko buru izendatu zuten. Euskal Itzultzaile, Interpretari eta Zuzentzaileen Elkarteko sortzaileetako bat eta aurreneko lehendakaria izan zen (1987-1990). Bertsozale Elkarteko ohorezko bazkide izendatu zuten 2002an.

Publicaciones

Argitaratutako liburuak
Ahozko euskal literatura. Donostia: Erein, 1982. (didaktikoa)
"Aintzinaren arnasa". 1977. Antton Haranbururen "Antton Haranburu" diskoan.
Biografiak:
Editore lanak:
"Errota zaar". 1979. Indarra taldearen "Indarra" diskoan.
"Errota zarra" / "Oraindik orain". 1974, Lourdes Iriondoren "Lourdes Iriondo" diskoan.
"Haragizko estatua" / "Ile adatas". 1985. Imanolen oroituz diskoan.
Hondarrean idatzia (1973) - olerkia
Ibilaldia-Itinerario. EHU: 1996 - poesia antolagia
Ikaskuntzak Euskal Literaturaz (1974-1996)Deustuko Unibertsitatea,1998. hitzaldi-ikaskizun-artikulu bilduma.
Ilargiaren eskolan. Donostia: Erein, 1979 - poema liburua
Manuel Lekuona Etxagbeguren. Bio-bibliografia. Eusko Ikaskuntza: 1995
Manuel Lekuona (1894-1987). Eusko Jaurlaritza: 1988
Mimodramak eta ikonoak. Donostia: Erein, 1990 - poema liburua
Mindura gaur. Donostia: Donostiako apeztegia, 1966 - lehen poema liburua
Muga beroak. Gero: 1973 - poema liburua
Oiartzungo kantutegia. Bertako herri memoriatik. Oiartzun: Udala, 1999.
Oihu ilunak espiralean (1979) - olerkia
"Pakea". 1985. Sabn Salaberri, "Sabin Salabreeriren lana"
Poema kantatuak:
Poesia antologiak:
Poesia liburuak:
Saiakeraeta dibulgazioa:
XX. mendeko poesia kaierak. Susa: 2000
1685eko Kopla Zaharrak. Eibar: udala, 1992.
Beste argitalpenak
Ideario ascético-pastoral de Fray Bartolomé de los Mártires (1914-1592). Doktore tesia
Egan aldizkaria:
1950: Or zaude Jesus aldarean (poema) ; Izaki abestia (poema)
1954, 1955, 1956: zenbait poema
Euzko Gogoa aldizkaria:
1954, 1955, 1956: zenbait poema
Erdi-Ahozkotasunren literatur estiloaz Euskaltzaindirako sarrera hitzaldia (1988-07-30)
Argitaratugabeak eta azterlanak
Askoren artean (Patxi Ezkiaga, Anjel Lertxundi, Jose Luis Padropn, Pello Otxoteko, Alain Lopez de Lacalle). Juan Mari Lekuona. Egan: 2002.
2002 Egan aldizkariak omenaldia Oiartzunen.
2002 Juan Mari Lekuonari buruzko jardunaldiak antolatu zituzten (Juan Mari Lekuona, kezkaren antropologoa) Gipuzkoako Aldundiak eta Koldo Mitxelenak.
Ekoizpen oharrak
Bere osaba Manuelen jarraitzailea, ahozkotasuna eta herri-lirikaren ezagule aparta izan da, aditu handienetakoa ezpairik gabe. 1960-80 hamarkadetan, gertutik jarraitu du bertsolaritza eta Euskaltzaindiaren eskutik antolaturiko Txapelketetan parte-hartze zuzena izan du. Nabarmentzekoa da Ahozko Literaturari unibertsitatean, EUTGn (Deustuko Unibertsitatea-Donostia), sarbidea emateko prestaturiko testu liburua, hala nola eguneroko irakasle lana.1980tik aurrera, bertsolaritzarekiko kezka apur bat alboratu eta olerkigintzari eskaini zitzaion buru-belarri.