Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Juan Mari Lekuona
Datu pertsonalak
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Ikerlaria
- Jarduerak
-
Epailea
Datu biografikoak
- Biografia
- Manuel Lekuona ahozko tradizioaren ikerlari ospetsuaren iloba eta jarraitzailea. Gasteizko apaiztegian eta Erroman egin zituen ikasketak. Donostiako Seminarioko eta EUTG-ko irakaslea. Euskaltzain oso izendatua (1987), Euskaltzaindiako Literatura-batzordeko arduraduna eta lehendakariordea (1989-1996).1989-2005eko maiatza arte Euskaltzaindiaren Donostiako ordezkaria izan zen. 2005ean Euskaltzaindiako literatura-batzordeko ohorezko buru izendatu zuten. Euskal Itzultzaile, Interpretari eta Zuzentzaileen Elkarteko sortzaileetako bat eta aurreneko lehendakaria izan zen (1987-1990). Bertsozale Elkarteko ohorezko bazkide izendatu zuten 2002an.
Argitalpenak
- Argitaratutako liburuak
- Ahozko euskal literatura. Donostia: Erein, 1982. (didaktikoa)
"Aintzinaren arnasa". 1977. Antton Haranbururen "Antton Haranburu" diskoan.
Biografiak:
Editore lanak:
"Errota zaar". 1979. Indarra taldearen "Indarra" diskoan.
"Errota zarra" / "Oraindik orain". 1974, Lourdes Iriondoren "Lourdes Iriondo" diskoan.
"Haragizko estatua" / "Ile adatas". 1985. Imanolen oroituz diskoan.
Hondarrean idatzia (1973) - olerkia
Ibilaldia-Itinerario. EHU: 1996 - poesia antolagia
Ikaskuntzak Euskal Literaturaz (1974-1996)Deustuko Unibertsitatea,1998. hitzaldi-ikaskizun-artikulu bilduma.
Ilargiaren eskolan. Donostia: Erein, 1979 - poema liburua
Manuel Lekuona Etxagbeguren. Bio-bibliografia. Eusko Ikaskuntza: 1995
Manuel Lekuona (1894-1987). Eusko Jaurlaritza: 1988
Mimodramak eta ikonoak. Donostia: Erein, 1990 - poema liburua
Mindura gaur. Donostia: Donostiako apeztegia, 1966 - lehen poema liburua
Muga beroak. Gero: 1973 - poema liburua
Oiartzungo kantutegia. Bertako herri memoriatik. Oiartzun: Udala, 1999.
Oihu ilunak espiralean (1979) - olerkia
"Pakea". 1985. Sabn Salaberri, "Sabin Salabreeriren lana"
Poema kantatuak:
Poesia antologiak:
Poesia liburuak:
Saiakeraeta dibulgazioa:
XX. mendeko poesia kaierak. Susa: 2000
1685eko Kopla Zaharrak. Eibar: udala, 1992. - Beste argitalpenak
- Ideario ascético-pastoral de Fray Bartolomé de los Mártires (1914-1592). Doktore tesia
Egan aldizkaria:
1950: Or zaude Jesus aldarean (poema) ; Izaki abestia (poema)
1954, 1955, 1956: zenbait poema
Euzko Gogoa aldizkaria:
1954, 1955, 1956: zenbait poema
Erdi-Ahozkotasunren literatur estiloaz Euskaltzaindirako sarrera hitzaldia (1988-07-30)
- Argitaratugabeak eta azterlanak
- Askoren artean (Patxi Ezkiaga, Anjel Lertxundi, Jose Luis Padropn, Pello Otxoteko, Alain Lopez de Lacalle). Juan Mari Lekuona. Egan: 2002.
2002 Egan aldizkariak omenaldia Oiartzunen.
2002 Juan Mari Lekuonari buruzko jardunaldiak antolatu zituzten (Juan Mari Lekuona, kezkaren antropologoa) Gipuzkoako Aldundiak eta Koldo Mitxelenak. - Ekoizpen oharrak
- Bere osaba Manuelen jarraitzailea, ahozkotasuna eta herri-lirikaren ezagule aparta izan da, aditu handienetakoa ezpairik gabe. 1960-80 hamarkadetan, gertutik jarraitu du bertsolaritza eta Euskaltzaindiaren eskutik antolaturiko Txapelketetan parte-hartze zuzena izan du. Nabarmentzekoa da Ahozko Literaturari unibertsitatean, EUTGn (Deustuko Unibertsitatea-Donostia), sarbidea emateko prestaturiko testu liburua, hala nola eguneroko irakasle lana.1980tik aurrera, bertsolaritzarekiko kezka apur bat alboratu eta olerkigintzari eskaini zitzaion buru-belarri.