Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
German Meabebasterretxea
Datu pertsonalak

- Izena
- Meabebasterretxea, German
- Izen abizen osoak
- Meabebasterretxea Arregi, German
- Jaiotza
- 1970 Elgoibar + Elgoibar < Debabarrena < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Bertso-eskola sortzailea Bertso-eskolako eragilea Bertso irakaslea - Jarduerei buruzko azalpenak
- - Bertso-eskola sortzailea, bertso-eskolako eragilea: Elgoibar
- Bertso-eskolako irakaslea: Elgoibar, Deba, Soraluze, Gasteiz, La Puebla de la Barka, Oion, Bastida, Kanpezu. Ikastaroak: Deba, Elgoibar, Eibar
- Ikerkuntza lan bat burutu zuen Udako Euskal Unibertsitatearen itzalean: "bertsolaritza eta jabetza intelektuala"
Datu biografikoak
- Biografia
- Elgoibarren hasi zituen ikasketak, Pedro Migel Urruzuno Ikastolan. Elgoibarko institutuan jarraitu zituen selektibitate froga gainditu bitartean. Zuzenbide ikasketak, Donostian burutu zituen 1993an. Bitarte horretan (1988-1993) Donostian bizi izan zen. Donostian zegoela, Hernani eta Tolosako bertso eskoletan antolatutako ikastaroan parte hartu zuen eta jende aurreko lehen saioak giro horretan egin zituen, 1989-90 urte inguruan. Deba bailarako herri eta auzo gehienetan kantatu du adin eta jatorri desberdinetako bertsolariekin. Elgoibar, Deba eta Soraluzeko bertso eskoletako irakasle izan da zenbait urtetan eta ikastaro bereziak eman ditu Deba, Elgoibar eta Eibarren. Arabako Ikastolen federazioak deituta, bi urtez Araba Errioxako ikastoletan bertsolaritza lantzen jardun zuen. Bertsozale Elkartean, Lankuren sorrera batzordean eta proiektuaren diseinu arduradun izan zen Jose Luis Urdangarin, Joxemari Altuna eta Jexux Muruarekin batera, eta hiru urtez Gipuzkoako Zuzendaritza Batzordeko ordezkari. Egun, Oñatiko udaletxean lan egiten du.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Tolosan, 1989an, Tolosako bertso eskolak antolatutako saioen barruan, Jose Antonio Sasiain, Jesus Mari Irazu eta abarrekin
Elgoibarren, 1991n, lehen saio ofiziala kantulagun Lazkao Txiki eta Azpillaga zituela.