U. Iturriaga:
Etzanda gaude hemen ederto
dena laino ta dena ke
putz egin dut ta masa bat sortu
forma hartu derrepente.
Hor doan hori bihotz bat omen
nahiz ta ez nabaritu jope!
Eta gainera gura baduzu
zeuretzat har zenezake.
U. Alberdi:
Kea hartu ta kea bota dut
ke pila bat dut begian
eta halere irriparre bat
marraztu zait aurpegian
bihotz txiki bat hegan ikusiz
neretzako da agian
gezi bat egin eta sartu dut
zure bihotzan erdian.
U. Iturriaga:
Nolako gauzak heltzen zaizkizun
Uxue lagun burura!
baina akaso deklaratzea
horixe zenuen gura.
Ahotik kea jaurti ta doa
zure gezia zerura
bihotz barrura sartu danean
hura sagar bihurtu da.
U. Alberdi:
Ta sagarrari kosk egin diot
Eba zenaren modura
ta segituan pasatu gara
haragian bekatura.
Bere eskua sartu orduko
nire gonaren barrura
gora beiratu ta aibala ostia!
Bihotza desagertu da.
U. Iturriaga:
Hain juxtu une horretan aske
neuzkan botoia ta prakak
ta komentario horrek utzi nau
erotismo orotatik at.
Bihotzagatik ez larritu zu
beste bat egingo dut zart!
Problema hortik ikusi ezkero
pakete oso bat daukat.
U. Alberdi:
Bihotza joan ta bihotza etorri
gastatzen da paketea
baina ordurako nahikoa degu
bestean bila joatea.
Zelaian gora begira gaude
ta zeinen ondo maitea!
Berriro diot: ze zortea den
erretzaile izatea!
U. Iturriaga:
Ai kearekin ahaztu ahal balira
arazoak ta problemak!
Zeru honetan marraztu ahalko
nizkizuke bihotz denak
baina hain juxtu biok askatzen
genbiltzanean barrenak
nire haurrak eta zure senarra
al dira hor datozenak?
U. Alberdi:
Bai ta gainera azkartxo datoz
eta haserre aukeran
joe juxtu gu genbiltzanean
gure ke hontan primeran!
Itxoin! Laino bat marraztuko dut
juxtu behar dugun eran
igo gaitezen laino gainera
ta desagertzera hegan.
Jaio 1937-01-16
Oiartzuarra, Errenterian ere bizi izan zen urte luzez. Lanbidez baserritarra izanik, baserriko lanen ezagutza handia zuen eta jakintza hura erakustea ere gustuko zuen. Euskararekiko ere kontzientzia handia zuen, euskararen zuzentasunaz eta transmisioaz ardura erakutsi zuen.
Bertsotan 50eko hamarkadan hasi eta hurrengo hamarkadetan zehar plazaz plazaz ibili zen kantuan. Bere bertso-lagun Jose Joakin Mitxelena, Lexoti eta Oiartzungo beste bertsolariak izan ziren, eta beste puntako bertsolariekin ere sarritan jardun zuen: Uztapide, Manuel Lasarte, Lazkao Txiki, Txomin Garmendia, Euxebio Igartzabal, Imanol Lazkano... . Bertso-jartzaile ere aritu zen.
Guk Patxi Etxeberriarengandik jasotako doinuaren oso antzekoa dator Euskal Erromantzeak liburuan. Zabalak Azkue jaunaren eskuizkribuetatik jasoa, honek Beran Bildutakoa hain zuzen.