A. Agirrezaldegi:
Hara ba Beñat nik sentitzen det
gaur galdetzeko beharra:
konta zaiguzu noiz egin zendun
zure azkenengo negarra.
B. Gaztelumendi:
Kuriositate pixkat badezu
Muñoarena entzunik
gustora esango nizuke Ainhoa
baina lotsa ematen dit.
A. Agirrezaldegi:
Ba beraz Beñat hementxe daukat
gertu bigarren galdera:
jende aurrean negar egiten
zu atrebitzen al zera?
B. Gaztelumendi:
Ez al dakizu? Gizona jaio
nintzen Ainhoa maitea
gure bertute haundiena da
harrizkoak izatea.
A. Agirrezaldegi:
Ze harri eta ze kristo Beñat
ez zaitut ulertu aizu!
Negargurea daukazunean
ze kristo egiten dezu?
B. Gaztelumendi:
Ez al dakizu nahiko erantzun
sinplea daukala horrek?
Negargurea daukadanean
irribarre egiten det.
A. Agirrezaldegi:
Barkatu baina berriro diot
kasi ez zaitut ulertzen nik
zuk ez al dezu negarra eiten
baimentzen dizun lagunik?
B. Gaztelumendi:
Negar egiten badakit baina
nere kuartoan bakarrik
besteek ez dute nere sekretu
guztiak jakin beharrik.
A. Agirrezaldegi:
Bada negarra omen da sarri
askatzaile den brujula
eta seguru nago anginak
maiz izaten dituzula.
B. Gaztelumendi:
Anginak izan beharra ez da
hain sentsazio itzela
baina ez det nahi jakin dezaten
ni ere hausten naizela.
A. Agirrezaldegi:
Ba sinets zazu gure aholkuak
beti ez dira hain txarrak
sarri orgasmo batek baino hobe
utzi zaitzake negarrak.
B. Gaztelumendi:
Bertso saioan gaude ta arren
zuk ez esan holakorik!
Ondo pasatzen ari naiz ta ez det
malkorako motiborik.
A. Agirrezaldegi:
Zuk ba al dakizu munduan zer dan
askoren kalitatea?
Txinan goizero da ariketa
negar pixkat egitea.
B. Gaztelumendi:
Baina neretzat Txina gelditzen
da neregandik urruti
besteen penak kontsolatzeko
ordea prest nago beti.
A. Agirrezaldegi:
Bueno mutiko jatorra zera
bizitzan bada aukera
seguru nago helduko zara
noizbait gizon izatera.
B. Gaztelumendi:
Sekretuekin bukatzea igual
eskatuko du gaurkoak:
neri bi malko atera dizkit
Uxuen bakarkakoak.
Jaio 1931-01-15
"Roger Idiart (Azkaine, Lapurdi, 1931ko urtarrilaren 15a - 2009ko abuztuaren 27a) euskal idazlea eta apaiza zen. Euskaltzain urgazlea[1] ere bazen. Kantuak, bertsoak eta pastoralak idatzi zituen.
1955. urtean apaiztua, Idiarte Oloroen, Hazparnen eta Ustaritzeko apaiztegi txikian irakasle[2] egon da. Horrez gain, hainbat urte eman zituen Zuberoan Zalgizeko erretore bezala. Ondoren, Lapurdira itzuli zen eta Zuraideko erretore[3] izan zen bere heriotzara arte.
Zuberoan urte askotan bizi ondoren, zuberera bikaina hitz egiten zuen eta bi pastoral idatzi zituen. Lehenengoa Xalbador pastorala 1991. urtean antzeztua izan zen. Bigarrena, berriz, Etxahun Iruri: pastorala 2001. urtean. Horrez gain, Herria, Sud-Oest, Basque-Eclair, Enbata eta Otoizlari agerkarietan eman ditu argitara bere lanetako batzuk."
Bi lehen prima jaso ditu haur kantu eta gehituen txapelketetan idatzi bi kantu sailekin
Iturria
- Euskal Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Roger_Idiart ]
- Haitzondo egitasmoa, Bertsozale Elkartea
Hil 1969-01-15
Maria Azeo Ezkerrarekin 1951ean ezkondua. Aita Urruñakoa zuen. Kaskazuri bertsolariaren iloba txikia zen.
Euskera eta gaztelera ez ezik frantsesa ere ondo omen zekien. Ezagutu zuen batek: "Burua ere halakoa harek!". Aita Urruñakoa zuelako, soldaduzka Frantzian egin zuen lehenengo, eta Espainian ostera bigarren aldian. Frantzian Auxiliaren edo eman zuten, eta Landesetako basoaren zerran aritu zen, Alemanen gerra-denboran.
Jaio 1906-01-15
Azpeitiko Enparan kalean jaio eta Errezilgo Zepai baserrian hazi zen. Agustina Mujika Intxaustirekin ezkondua 1946. urtean. Anaia gerran galdu zuen. Donostiako zerbezerian ere lan egina (Cervezas el Leon) Uztapiderekin batera. Han Konportan biltzen ziren bertsotara. Ezkondu eta Idiazabalen taberna ireki zuen Etxegarateko aldapa hasieran. Oso gazterik hasi zen bertsolari modura nabarmentzen. Eztarri indartsukoa. Umore handikoa.
Oso gazterik hasi zen bertsotan 16-17 urterekin. Bertsolariya aldizkarian jarri zituen lehen bertsoak. Francoren aurrean ere kantatu omen zuen puntuari erantzunez baina zeraman bidea ikusirik ahoa itxi behar izan zioten eta azken puntua ezin izan zuen kantatu.
Jaio 1824-01-15
Borondatez soldaduzka egin eta Kuban soldadu zebilela itsutu zen. 1856an Josefa Inazia Loinazekin ezkondu zen eta bost seme-alaba izan zituzten. 1861eko otsailean hiru urte bete gabe zituen bigarren alaba hil zen; abuztuan seme gazteena jaio zen; eta azaroan Josefa hil zen. Txirotasun handienean (Josefaren heriotz-agirian "pobres de solemnidad" dakar), eta lau haurrekin alargun gelditu zen Joakin. 1861eko abenduan ezkondu zen Juana Manuela Etxarrirekin. Seme txikiena urtea betetzerako hil zen, 1862an, eta beste alaba bat 1863an, lau urterekin.
Manuela Etxarrirekin hasi zen herriz herri kantuan eta bertso-paperak saltzen. Ez zuten seme-alabarik izan. Joakinek gitarra eta Manuelak panderoa jo eta paperak saltzen zituen. "arrek panderua jo, nik berriz gitarra", "nik gitarria jo ta zuk papelak saldu".
Urruzunok (1965) bildutako ipuinetan Segurako Itsua gizon jakintsutzat zeukan gizon baten pasarte bat dakar.
Donostian egin zituzten azken urteak, jende behartsua hartzen zuten San Antonio Abad Ospitalean.
Iturria:
- Zavala, Antonio. "Pastor Izuela (1780-1837); Ezkioko eta Segurako itxuak". Tolosa: Sendoa, 1971. Auspoa liburutegia; 106. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10662.pdf ]
- Agirre, Eñaut. "Hiru adibide berri, emakume bertsolarik beti plazan aritu diren adierazgarri". IN III. Ikergazte: Giza zeintziak eta artea. Baiona: IkerGazte, 2019. https://tinyurl.com/y6gpeh3o ]
- Urruzuno, Pedro Migel. "Iru ziri: ipui ta bertso". Tolosa: Sendoa, 1965. Auspoa liburutegia; 47. 39 or. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10505.pdf ]
Ikus ere:
- Artiz'tar Xabier. El Dia, 1933/12/17. https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPAtzokoPrentsaWEB/buscar.do?amicus=65852&lang=eu
Bermeotarrak Olgetan izeneko kantu politak plazaratu dizkigute doinu honetan.Bi doinuak I eta II bata bestearen ondoren datoz idatzirik Boga Boga eta Arratiaren liburuetan.