J.Enbeita:
Lehenengotik nik gustoko zaitut
nahi det zugaz konpontzea
gure arteko hartu-emonak
ahal danik gehien ontzea.
Andratu nahi det ta nahi badezu
zuk ere gaur gizontzea
komeni jaku ta gura neuke
alkarrekin ezkontzea.
X. Amuriza:
Noizbait guregan abiatu da
maitasunaren gurdia
neska polit bat bideratu zait
apala eta garbia.
Zu zaitut nire ilusioa,
zu nire bihotz erdia.
Zu gabe nire begietara
alperrik dator argia.
J.Enbeita:
Nere bihotzak daukan guztia
gaur noatzu esatera.
Alkarrentzako egina gera
bizi gaitezen batera.
Dudik ez izan ez da izango
ezkontza gure kaltera.
Kupela ona daukagu eta
ardo txarra ezin atera.
X. Amuriza:
Ardo txarrikan guregan dagon
ez daukazu zertan galde
publikoaren aurrean zintzo
agertzen naiz zure alde
ezin dezaket dohatsu izan
zurekin jabetu gabe.
Zure izarrik ez dan zeruan
besteak alperrik daude.
J.Enbeita:
Zeruan ere ikusi dabe
gure maitasunen kea
ta ezkontzea ez da izango
gu biontzako nekea.
Ekarri daigun sendi jator bat
loturetatik askea
ekarri daien herriarentzat
guk ezin dugun bakea.
X. Amuriza:
Amodioa sentitzen nuen
zuregana umetatik
esperantzaren indarrez oihu
egin nahi dut Gernikatik.
Gudari finak badatozela
gugandik ondo badakit
begi bat hilko nuke besteaz
hori ikusteagatik.
Hil 2022-09-15
1934ko otsailaren 3an jaio zen Berrobin (Gipuzkoa). Nekazari, arotz, taxista eta, azkenik, liburu-saltzaile izan da lanbidez. Berrobiko alkate izan zen demokrazia aro berriko lehen hiru legealditan, 1979tik 1991ra. 1980an bideko auto-istripu larria izan zuen eta, bere orduko lanerako ezindua, idazteari ekin zion Antonio Zavalak hauspotuta.
Bere kasa zaleturik, eta lagunarteko giroan trebaturik, 1950. hamarkadan hasi zen jendaurrean kantari lagunek bultzata.
Burgosen soldadu zegoela idatzitako eta ondoren Zeruko Argian espainiar soldaduskari buruz argitaratutako bertsoengatik espetxeratua izan zen Martutenen: 42 egun egin zituen kartzelan (1957).
Gipuzkoako Bertsolari Berrien Txapelketa (Ordizia) irabazi zuen 1959an, eta bertsolari gazteentzat antolatzen ziren sariketetan sarri nabarmendu zen hurrengo urtetan. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan txapeldun izan zen 1967an. Lau aldiz izan da finalista Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian: 1965, 1967, 1980 eta 1982ko edizioetan, hain zuzen ere. 1999an Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen bertsolari gazteekin nahasian, Erniope taldean, eta Azpeitian jokatu zen finalera iritsi zen. Bertsolari hauek osatu zuten taldea: Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu, Aitor Usandizaga eta Txomin Garmendia.
Bertso-jartzaile oparoa izan da. Bertso asko jarri izan dizkio aktualitateari edo gaurkotasuneko gaiei, egunkari eta aldizkarietan publikatuak asko.
Idazle gisara, jenero ugari landu ditu: eleberria, bertso-jarri bildumak eta iritzi kroniken bildumak plazaratu ditu, ia guztiak Auspoa bilduman. Horrez gain El Diario Vasco eta Deia egunkariak, eta Galtzaudi eta Aiurri herri aldizkarien kolaboratzailea izan da eta kronika, gogoeta zein bertso ugari utzi ditu horien orrietan.
2022ko irailaren 15ean hil da 88 urterekin.
Jaio 1926-09-15
Bat-bateko bertsolari jeniala. Izenondo asko irabazi ditu bertsolari zein bertsozaleengandik. Hitza, gorputz espresioa eta ahots tonu moldaketaren arteko lotura bikain lortzen zuelarik, hiru garaitako zaleen miresmena bereganatu zuen. Umorezko bertsoarekin lotu izan bada ere, sentimenduzko bertsoak dira batik bat jendearen gogoetan geratu direnak.
X. Silveirak moldatu du bere erara, BEBE kantariak, Pafuera telarañas izeneko diskoan, Razones delako kantuan erabili duen doinua. Bertsolari batzuek sei puntuko bertsoak sortzeko erabiltzen dute doinu hau, eta beste batzuek zortzi puntukoak sortzeko.