Bazkal aurreak ta bazkariak
utzitako aho gustoz
iruditzen zait zuek eta gu
berriz gatozela gogoz.
Txapel bakar bat lehian zortzi ta
hamairu mila txalo joz
hau finala da baina finean
sinpleagoa da askoz
beste guztia ez degu ahanzten
baina bertsotara gatoz.
Jaio 1829-11-13
"“Harosteguy”, “Duhalde”: Ezpeletan sorturik 1829ko azaroaren 13an, Larresoron eskolatu zen beste herritar asko bezala eta apeztu ondoan 1854 ean Bardozera joan bikario, J.M. Hiribarrenen ondora, hantik 1856an Donapaleora eta 1859an berriz eskolatzera Erromara. Erromatik ere bertsoak igorri zituen Lore jokoetara eta gero Parise Grenelle-ko elizan egin zuen lan eta gazterik itzuli eri-handi, Senpere Azpeltzera, bere osaba izeben ondora. Hor zendu zen 1868 ko martxoaren 20 an, 38 urteetan."
Iturria:
- Xarriton, Piarres; Urkizu, Patri. "Koplari zeinbaiten bizitzaz eta bertsoez ohar labur batzuk". IN. Urkizu, Patri. Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/mono/abbadie/03/03419428.pdf
Informazio gehiago:
L. DASSANCE. Orhiko xoria et son auteur. Gure Herria, 1970
Nerea Urbizu musikari lekunberriarrak osatutako doinua, Julio Sotok erabili zuen Ganbarako lanean Gotaine-Irabarneko saioan Txapelketa Nagusian (2022-10-01)