Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Arabako Bertsolari Txapelketa (17. 2025)

Information

Type de représentation
Txapelketa
Début date
2025-10-24
Date finale
2026-03-28
Extension
Araba
Extension
Herrialde mailakoa

Description

Oinarriak
SAILKAPEN FASEA. AERRIMATU

2026ko Arabako Bertsolari Txapelketan 18 bertsolarik parte hartuko dute, 35ek izena eman dute eta urria eta azaro bitartean jokatuko diren 5 sailkatze saioetan 13 bertsolari sailkatuko dira, 2024ko txapelketako 5 finalista zuzenean sailkatuta daude.

2024ko txapelketaren sailkapenaren arabera osatu dira sailkapen faseko saioak. Eta 2024ko txapelketan parte hartu ez zuten bertsolariak sailkapenaren bukaeran kokatu dira, hurrenkera alfabetikoan.

Sailkapen fasean, saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da 2026ko txapelketarako eta gainontzeko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. 2024ko txapelketako 5 finalistak izena eman dute 2026ko txapelketan parte hartzeko, beraz, 13 bertsolari sailkatuko dira. Orotara, 18 bertsolariko taldea osatuko dute 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketan. Txapelketa urtarrilaren 17an aurkeztuko da eta martxoaren 28an amaituko da finalarekin Gasteizen.

5 saioak 5 egunetan banatuta, Amurrio, Legutio, Ozaeta, Bernedo eta Gasteizen jokatuko dira.

Estructure

  • Arabako Bertsolari Txapelketa (17. 2025) Sailkapen Fasea. Aerrimatu
  • Arabako Bertsolari Txapelketa (17. 2025) Lehenengo fasea
  • Arabako Bertsolari Txapelketa (17. 2025) Finalaurrekoak
  • Arabako Bertsolari Txapelketa (17. 2025) Finala
Représenations
2025-10-24 Amurrio Txapelketa
2025-10-26 Legutio Txapelketa
2025-11-07 Barrundia Txapelketa
2025-11-08 Bernedo Txapelketa
2025-11-09 Gasteiz Txapelketa
Sailkapena
SAILKAPEN FASEA. AERRIMATU

2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako 18kotea:

1. Aroa Arrizubieta (2024ko txapelduna)

2. Paula Amilburu (2024ko finalista)

3. Peru Abarrategi (2024ko finalista)

4. Asier Otamandi (2024ko finalista)

5. Iñaki Viñaspre (2024ko finalista)

6. Xabi Igoa: 201.5 puntu (1.saioko irabazlea)

7. Aitor Ugarte: 187 puntu (2.saioko irabazlea)

8. Unai Anda: 196 puntu (3.saioko irabazlea)

9. Eli Zaldua: 191 puntu (4.saioko irabazlea)

10. Ekaitz Samaniego: 182 puntu (5.saioko irabazlea)

11. Sabin Abarrategi , 196 puntu

12. Maddi Agirre: 194 puntu

13. Manu Bendala: 186.5 puntu

14. Martin Abarrategi, 185.5 puntu

15. Rikardo Gonzalez de Durana, 185 puntu

16. Hegoi Amabizka: 185 puntu

17. Felipe Zelaieta: 181.5 puntu

18. Danel Herrarte: 176.5 puntu



Guztira 18 bertsolari izango dira. 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilean aurkeztukoa da.
Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher