Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Reala “Txanpions”-en [Bertsoa] / Julen Zelaieta
Reala “Txanpions”-en [Bertsoa] / Julen Zelaieta
Nom de la strophe:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
2013-06-13
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Errealaren lorpenak
aipatu nahiko nituzke;
denboraldi ahaztezin hau
edozein taldek nahi luke!
Barsa, Atlhetic, Atletico,...
garaipen haina ezuste;
kritikak, ta aurkariak,
biak gainditu dituzte. (ber)
Laugarren postua lortu
ta balentriaren truke
Txanpions-ean jokatzeko
txartela eskutan dute.
Lortu dena, ospatzeko
modukoa da nik uste;
ai, nork imajinatu hau
orain dela hiru urte? (ber)
Eguberri parte hortan,
zenbat “Montanier dimision!”
orain joan dela eta:
”zaleak aunitz zor zion,...”.
Hankak lurrean jartzeak
igual, egingo digu on,
nola kanporaketa bat
gure esperuan dagon; (ber)
presta bitez, Shalke, Zenit,
Milan, Arsenal ta Lyon!
nahiz ta ez diren berdinak
”Europa League” ta “Txanpion”,
jokatu ahal izate hutsa
ze gozamen, ze zorion!
behin aukera izango ta
beldurrez ezin da egon! (ber)